Feb
16
2018

Talentu Solidarioa 2018

Talentu Solidarioa 2018
Categoría: 
Gizartea

Iruñea, 2018-01-31. Botín Fundazioak Nafarroan ireki du gizarte erakundeei zuzenduriko programa hau, Caja Navarra Fundazioaren laguntzarekin, hirugarren urtez jarraian. Civicanen aurkeztu da Talentu Solidarioaren
bederatzigarren edizioa; hirugarrena Caja Navarra Fundazioaren laguntza jasotzen hasi zenetik.

Gizarte erakundeei zuzenduriko deialdia da. Proiektuak aurkezteko epea gaur ireki da eta otsailaren 21ean amaituko da. Ekarpen ekonomikoa, 30.000 euro, hautatzen den proiektuak praktikan jarriko dituen zerbitzu profesionalak kontratatzera dago zuzenduta. Nolanahi ere, inplikazioa handiagoa da, eta ideia hori garatzen laguntzearekin eta erakundeari zuzendutako prestakuntzarekin dago lotuta.

Talentu Solidarioaren edizio berri honen helburua erakundeak indartzea da; horretarako, haien abiapuntua aztertzen du, eta erakundearen autodiagnostikoa egiteko aukera eskaintzen du, kudeaketako funtsezko arloetan zer heldutasun maila duen antzemateko. Diagnostiko hori hobetu daitezkeen guneak zein diren
jakiteko erabiliko da, eta horrez gain, ibilbide orri bat ere emango zaie prozesuan gidari izan dezaten.

Programak garrantzi handia du Caja Navarra Fundazioarentzat, beste erakunde batzuekin aliantzak ezartzeko balio baitio; esaterako, herrialdean bertan eta nazioartean izen ona duen Botín Fundazioarekin. Aurkezpen ekitaldian Talentu Solidarioa programaren arduraduna izan zen, Javier García Cañete.
 

Aurreko edizioetan laguntza eskuratu zuten Nafarroako erakundeak TEDER eta ONAY izan ziren, proiektu oso desberdinekin; TEDERen kasuan, energia eraginkortasunarekin lotua, eta ONAYrenean, boluntariotzarekin. Proiektu horiei eskainitako lankidetza ez da alderdi ekonomikora mugatzen, horretaz gain,
badago laguntza eta prestakuntza lan bat ere proiektua garatzerakoan, eta erakundeek oso positiboki baloratzen dute alderdi hori.

 

Talentu Solidarioa programan sartzen diren erakunde guztien artean sare bat sortzen da, eta horren bitartez esperientziak eta jardunbide egokiak parteka ditzakete, guztien hobekuntza kolektiborako. Programaren oinarriak eta xehetasun teknikoak, baita online formularioa ere, honako esteka honetan
aurkituko dituzue:

http://talentosolidario.org/talento/talento-solidario/