Kontratazioari eta lankidetza-hitzarmenei buruzko informazioa

Kontratazio-ataria

Gaur egun, ez dago prozesurik abian.

 

Fundazioak sinatutako lankidetza-hitzarmenak

Esteka honetan, fundazioak gaur egun indarrean dituen lankidetza-hitzarmenak kontsulta daitezke.

 

Administrazioekin egindako hitzarmenak eta kontratuak

Nafarroako Kutxa Fundazioak publiko egiten ditu Foru Komunitateko Administrazioarekin sinatuta eta indarrean dituen hitzarmenak eta kontratuak.


Esteka honetan kontsulta daiteke informazio hori.

 

Funtsak jasotzea

 

Pertsona hartzaileak

Nafarroako Kutxa Fundazioa otsailaren 17ko 2/2014 Foru Legearen aplikazio-eremu subjektiboaren pean dago (2/2014 Foru Legea, otsailaren 17koa, fundazio jakin batzuen zuzentze-organoak arautzen dituena). Lege hori FFORDF aldatzen duen urtarrilaren 26ko 1/2022 Foru Legeak aldatu zuen.

Arau horren 15.4 artikuluan, fundazioaren betebehar gisa, honako hau jasotzen da:

"Fundazioaren web orri baten bidez egingo da fundazioaren jardueraren, patronatuaren, egintza, kontratu, hitzarmen eta dirulaguntza nagusien eta foru lege honetan aipatzen diren egintzen publizitatea.

Atari horretan, halaber, fundazioaren funtsetatik 15.000 euro baino gehiago edozein kontzepturengatik jasotzen dituzten pertsonen zerrenda argitaratuko da, bai eta zenbateko zehatza eta jasotzearen kontzeptua ere. Aurrekotik salbuetsita daude fundazioarekin lan-harremana duten pertsonen ordainsariak, zuzendaritzarenak izan ezik. "

Agindu hori betez, Fundazioak hiru hilean behin argitaratzen eta eguneratzen du informazio hori dokumentu honetan.

 

Lokalak uztea

Nafarroako Kutxa Fundazioak ez du gaur egun lokalik lagatzeko edo alokatzeko.

Etorkizunean gune horiek erabiltzeko aukera izan nahi duten erakundeek honako prozedura hau izan behar dute kontuan.