Nafarroako Kutxa Fundazioa Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen aplikazio-eremuaren pean dago. Atari honen bidez, Fundazioaren jardueraren gardentasuna bultzatzen da, argi eta modu egituratuan argitaratuz aipatutako legearen arabera publizitaterako diren informazioa, dokumentazioa eta edukiak, bai eta arau-betekizunen gainetik dauden beste batzuk ere.
Era berean, atal bat gaitzen da, herritarren parte-hartzea eta informazioa eskuratzeko eskubidea benetan gauzatzea bermatzen duena.