Nafarroako Kutxa Fundazioaren, Nafarroako Unibertsitatearen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko lankidetzari esker, NUPeko hiru ikaslek eta Nafarroako Unibertsitateko bik laguntza hori izango dute beren ikasketak ikerketaren bidez osatzeko. Horrela, Nafarroako Kutxa Fundazioak beka horien bidez egindako ekarpena 375.000 eurokoa da lau urtez.
Doktoratu aurreko beka horien ikerketa-ildoak bat datoz Nafarroako Kutxa Fundazioaren irizpideekin, bai eta ikuspegi metodologikoarekin ere, oso lotuta baitago entitateen arteko lankidetzaren eta sare-lanaren beharrizanarekin, Garapen Jasangarriaren 17. helburuari jarraituz (aliantzak sustatzea).
Bekak
Hauek dira Nafarroako Unibertsitateko ikasleei esleitutako bi bekak:
- Diskurtsoa, narratibak eta identitatea genero-indarkeriako testuinguruetan: Nafarroako emakume hispanoamerikarren azterketa eta esku-hartze ildoak. María Cristina Bastidasen eskutik.
- Kulturak gizartean eta kultura-publiko berrietan duen eragina. Zuzendaria: Dailey Fernández.
Bestalde, NUPeko ikasleei esleitutako hiru bekak honako hauek dira:
- Ebidentzian oinarritutako programa bat diseinatzea, Nafarroako gazte eta heldu nagusien bakardadea prebenitzeko eta murrizteko. Ananda Zeas Sigüenzaren eskutik.
- Haurtzaroko esperientzia kaltegarriak eta helduaroko mendekotasun-nahasmenduen larritasuna. Leire Leza González.
- Proteina-oinarriko platerak ehundura seguruarekin garuneko paralisia duten pertsonentzat: diseinua, elaborazioa eta bizitza baliagarria. Gorka Merino Antonen eskutik.
Beken aurkezpen-ekitaldia
Bideo honetan beka bakoitzaren edukia ikus daiteke, beka horiek garatzen ari diren pertsonek kontatuta.