Lege Oharra

Lege Oharra


NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOA izaera bereziko fundazioa da, helbidea Iruñeko (31008) Pio XII.aren etorbidea, 2, 2. solairuan duena, G-31001993 IFK zenbakia daukana, eta 2013ko uztailaren 18an Nafarroako Fundazioen Erregistroan izena eman zuena. Entitate hori da, beraz, oraintxe zauden Interneteko atari honen jabea. Erabiltzailea zarenez gero, honako Lege Ohar hau gorde edo inprima dezakezu, eta hala egitea gomendatzen dizugu, gainera.

NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOAREN atarira, bertako zeinahi web orritara edo jasota dauden jarduera, ikastaro, proiektu edo gainerako zerbitzuetako edozeinetara sartzeak berarekin dakar honako Lege Ohar honetan aurreikusitako baldintza orokorrak espresuki onartzea. Horregatik, sartu nahi baduzu, eta bertan eskainitako informazio eta zerbitzuak erabili nahi badituzu, adi irakurri beharko duzu Lege Oharraren edukia. Honako Lege Ohar hau inplizituki onartu ezean, ezingo zara webgunean sartu eta ezingo dituzu eskainitako zerbitzuak erabili; horrenbestez, derrigorrez atera beharko duzu orrialdetik.

Jabetza intelektualeko eskubideak

NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOA da, hain zuzen, webgune honetako titularra den elkartea. Hala, NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOARI dagokio webgune honen edukien jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien titulartasuna, espresuki aurkakoa adierazten denean izan ezik. Web honen eduki guztiak (hots, adierazpen izaeraz eta izaera ez-mugatzaileaz: datu-baseak, irudiak, marrazkiak, grafikoak, testuak, audioak, bideoak eta softwarea) NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOAREN jabetzakoak dira, espresuki aurkakoa adierazten denean izan ezik, eta, besteak beste, jabetza intelektualeko eta industrialeko estatuko eta nazioarteko arauek babesten dituzte.

Beraz, erabiltzaileek edo hirugarrenek ezin izango dituzte eduki horiek manipulatu (aldatu, kopiatu, eraldatu, erreproduzitu, transmititu, egokitu, itzuli, etab.), ez osoki ez partzialki, NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOAREN baimenik ezean, aurkakoa adierazten denean izan ezik.

Webgunean agertzen diren NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOAREN markak, errotuluak, zeinu bereizgarriak eta logoak NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOAREN titulartasunekoak dira.

Atariaren erabilera

 

Identifikazio datuak


Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legea betez, eta baita merkataritza elektronikoa zuzentzen duten gainerako arauak betez ere, jakinarazi nahi dizugu NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOA dela www.fundacioncajanavarra.es web orriaren jabea.

 

Atariaren erabilera

NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOAK ez du inolako erantzukizunik izango baldin eta webgune honen edukietara sartzen den bisitariak kalte- galerak eragiten baditu (kalte informatikoak edo beste era batekoak); adibidez, adierazpen izaeraz: akatsak edo ez-aipatzeak edukietan; atariaren erabilgarritasunik eza; edo birus edo programa kaltegarrien transmisioa edukietan, hori saihesteko beharrezkoak diren neurri teknologiko guztiak hartu arren.

Hala, NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOAK ezin dezake bermatu sistema informatikoak kaltetu edo eraldatu ditzakeen birusik edo beste elementu kaltegarrik egongo ez denik webgune honen erabiltzailearen fitxategietan edo dokumentu elektronikoetan. Ondorioz, gure erakundeak ez du inolako erantzukizunik izango elementu horiek erabiltzaileei edo hirugarrenei eragin diezazkiekeen kalte-galeretan. Horrenbestez, webgunea erabiltzen duen pertsonak bere gain hartu beharko du erabilera horren erantzukizuna, eta erantzukizun horren barnean sartzen da zerbitzu edo eduki jakin batzuetara sartzeko beharrezkoa litzatekeen erregistroa.

Erregistro horretan, erabiltzailearen erantzukizuna izango da egiazko informazioa ematea. Erregistro horren ondorioz, pasahitz bat emango zaio erabiltzaileari, eta berak pasahitz hori egoki eta konfidentzialki erabiltzeko konpromisoa hartuko du. 

Erabiltzaileak bere gain hartzen du NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOAK bere atariaren bidez eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak egoki erabiltzeko konpromisoa, eta, adierazpen izaeraz eta izaera ez- mugatzaileaz, honako hauetarako ez erabiltzeko konpromisoa:

  1. Legearen aurkakoak, zilegi ez diren edo fede onaren eta ordena publikoaren aurkakoak diren jardueretan erabiltzeko.
  2. Eduki edo propaganda arrazista, xenofoboa, pornografikoa, legearen aurkakoa, terrorismoaren apologia egiten duena edo giza eskubideen aurkakoa dena zabaltzeko, pertsonaren duintasuna errespetatzen ez duten edukiak, diskriminatzaileak, xenofoboak, arrazistak, pornografikoak, gazteen eta haurren aurkakoak, ordena edo segurtasun publikoaren aurkakoak, eta bere iritziz argitaratzeko egokiak ez direnak.
  3. NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOAREN, haren hornitzaileen eta hirugarrenen sistema fisiko eta logikoetan kalteak eragiteko, sarean birus informatikoak edo arestian aipaturiko kalteak eragin litzakeen beste zeinahi sistema fisiko edo logiko sarraraztea edo hedaraztea.
  4. Beste erabiltzaile batzuen posta kontuetan sartzen eta haiek erabiltzen saiatzeko, eta haien mezuak eraldatu edo manipulatzeko.

NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOAK ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzaileek partaidetza kanalen bidez zabal ditzaketen iritzien gainean, eta eskubidea izango du, aurreko paragrafoetan adierazitakoa kontuan izanik, desegokiak iruditzen zaizkion iruzkinak eta ekarpenak erretiratzeko.


NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOAK bere gain hartzen du atarirako eta honen zerbitzuetarako sarrera ukatzeko eskubidea, aurretik abisatu gabe, bere erabakiz edo hirugarren batek eskatuta, erabilera baldintza orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileen kasuan.


NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOAK Zuzenbideak ezartzen dituen ekintzak egikaritu ahal izango ditu, baldin eta baldintza hauek betetzen ez badira edo bere ataria desegoki erabiltzen bada.

 

Informazioaren eta edukien baliozkotasuna

Atari honetan ageri den informazioa, hain zuzen, azken eguneratzean indarrean zegoena da.


NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOAK eskubidea izango du atari honetako informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko, bai eta bertarako sarbidea mugatu edo galarazteko ere. Zehazki, NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOAK ez du inolako erantzukizunik izango baldin eta webguneko kultur edo gizarte programekin lotutako informazioak ez badira zehatzak, egokiak edo ez badaude eguneratuta.


NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOAK eskubidea izango du noiznahi webgunean edo berorren erabilera baldintzetan komenigarritzat jotako aldaketa guztiak egiteko. Eskubide hori edonoiz baliatu ahal izango du, aurretik abisatu gabe, eta aldaketak erabiltzaile guztientzat izango dira aplikagarriak.

 

Loturak edo linkak

NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOAK bere zeinahi web ataritan gehitu ahal izango ditu hirugarrenen edukiak eta hirugarrenen webguneetarako loturak; betiere, hirugarrenek horretarako baimena ematen badiote. NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOAK ez du hirugarrenen orrialdeen eta edukien gaineko erantzukizunik izango, ez eta horien funtzionamenduaren eta erabilgarritasunaren gaineko erantzukizunik ere. 

Web honetan lotura bat aktibatzeko interesa baldin badu erabiltzaileak, horren berri eman beharko dio
NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOARI. Hark lotura sortzeko baimena eman beharko dio, baina eskubidea izango du bere web atarirako loturak aktibatzeari uko egiteko ere.

 

Legeria aplikagarria

Honako Lege Ohar honen klausulak euskaraz daude idatzita, eta indarrean den espainiar legeriaren araberakoak dira. Webgunean eskainitako zerbitzuen edo produktuen erabileratik eratorritako zeinahi gorabehera konpontzeko, Lege Ohar hau onartuz, eskumena duten Iruñeko Auzitegi eta Epaitegien esku geratuko dira alderdiak.