Talentuaren itzulera

Ikusi 10.urteurreneko memoria

Nafarroako Kutxa Fundazioak Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara Departamentuarekin batera lan egiten du Nafarroa Atzerrian Hiritartasunerako NEXT Estrategia garatzeko, Foru Komunitatetik kanpo bizi diren pertsonekiko lotura sustatzeko, haien itzulera errazteko, lan-sareak sortzeko, talentu-ihesa saihesteko eta Nafarroa munduan sustatzeko.

Talentua gure erkidegora itzultzea Nafarroako gizartearentzako erronka sozial garrantzitsutzat jo da, eta, proiektu honen bidez, gai horri irtenbide bat eman nahi zaio.

NEXT estrategia hiru ardatzetan egituratzen da. Lehenengoak, "Komunikazioa eta konexioa" izenekoak, Nafarroaren eta kanpoko herritarren arteko komunikazioa indartu nahi du, Foru Komunitateko kide izatearen sentimendua mantendu, kanpoan bizi diren nafarren arteko kontaktua erraztu, eta Nafarroako diasporaren joerak behatu.

Next ekitaldian Talentuaren itzulerari buruzko eztabaida baten ikuspegi panoramikoa, hiru gonbidatu eta ikusle bat atzealdean
unas manos de un niño pintando en un papel con muchas pinturas

Nafarroako Kutxa Fundazioaren Aliantza – "la Caixa" Fundazioaren X. urteurrena

Hamar urteko lankidetza

Nafarroako Kutxa Fundazioak eta "la Caixa" Fundazioak harreman egonkorra hasi zuten 2013an, eta horrek benetako eragina izan du Nafarroako gizartean, elkarlan eskuzabal eta leialaren bidez.

Beste proiektu batzuk