Río Irati Gaitasun Zentroa

Río Irati, hain zuzen, adinez nagusi diren eta adimen desgaitasuna duten pertsonen gaitasunen garapenerako zentroa da. Irati Errekaren kalean dago kokatuta, Iruñeko Arrosadia auzoan.

Zentroak 20 urtetik gorako pertsonentzako 20 – 25 plaza ditu. Pertsona horiek, behin eskolako etapa amaitzen dutenean, beharrezkoak dituzten trebetasunetan prestatzen jarrai dezakete, euren eguneroko bizitzan gero eta autonomoagoak izan daitezen.

Helburua da pertsonek ahalik eta gehien garatzea euren gaitasunak; betiere, hainbat ezaugarri garrantzitsu kontuan izanda, esaterako, aukeratzeko gaitasuna, euren interesei erantzuteko gaitasuna, euren gizarte harremanak bultzatzeko gaitasuna...

Zentroak hainbat espazio ditu, non aipatutako helburuak betetzera bideratutako zenbait jarduera egin ahal izango diren: arte jarduerak eta jarduera okupazionalak gauzatzeko tailer bat; ariketa fisikoa, erlaxazioa, gorputz adierazpena... lantzeko espazio bat; eta eguneroko bizimoduko gaitasunak garatzeko apartamentu bat.

Horretaz gainera, pertsonak komunitatearekin bizikidetzan prestatuko dira, auzoko eta hiriko baliabide guztiak erabiliz eta bizilagunekin jarduerak partekatuz, gure zentro barnean zein hortik kanpo.
Informazio gehiago behar izanez gero, jarri gurekin harremanetan rioirati@fundacioncajanavarra.es helbidera idatzita edo 948222444 telefono zenbakira deituta.