Lankidetzan
Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta Nasuvinsa enpresa publikoaren arteko akordioa, alokairu sozialeko etxebizitzak eraikitzeko
Alokairu sozialeko 40 etxebizitza Entremutilvasen
Nafarroako Kutxa Fundazioak eta Nasuvinsa enpresa publikoak, hitzarmen baten bidez, Entremutilvasen alokairu sozialera bideratutako 40 etxebizitza eraikitzea adostu zuten. Akordio horren barruan, Nasuvinsak lurzorua jarri du, eta Nafarroako Kutxa Fundazioa, berriz, eraikinaren sustapenaz arduratzen da.
Hitzarmen horretan oinarrituta, Nasuvinsa arduratuko da pisuen alokairu sozialeko eredua kudeatzeaz, eta, 30 urte igaro ondoren, etxebizitza horien jabe bihurtuko da. Bitartean, eraikinaren titulartasuna Nafarroako Kutxa Fundazioarena izango da, eta, horrela, bere diru-sarrera iturriak dibertsifikatuko ditu alokairuen bidez.
Neurri horrekin, Nafarroako Kutxa Fundazioak gure erkidegoan ezkutuan dagoen gizarte-erronka bati aurre egiten dio, erkidegoko alokairu sozialeko etxebizitza-beharrei erantzunez.
Neurriaren izaera berritzaile hori Nasuvinsa enpresa publikoarekin batera egindako lanarekin indartzen da; izan ere, enpresa hori akordioaren funtsezko zatia da, bai lurzorua jarri duelako, bai alokairuen kudeaketa zuzena egiten duelako. Bi erakundeak harreman estua sortzeko gai izan dira, eta horrek akordio hau lortzea ahalbidetu du.
Proiektu honi esker, Nafarroako Kutxa Fundazioak, gizarte-erakunde gisa duen misioa betetzeaz gain, diru-sarrera bide berri bat aurkitu du, eta horrek bere plan estrategikoko beste helburu bat betetzea dakar.
Interesgarria izan dakizuke
Para ofrecer las mejores experiencias, utilizamos tecnologías como las cookies para almacenar y/o acceder a la información del dispositivo. El consentimiento de estas tecnologías nos permitirá procesar datos como el comportamiento de navegación o las identificaciones únicas en este sitio. No consentir o retirar el consentimiento, puede afectar negativamente a ciertas características y funciones.