Fundazioa
Gardentasuna
Foru Legea 5/2018 betez, Fundazioaren informazioa argitaratzen dugu eta hura eskuratzeko eskubidea bermatzen dugu.
Nafarroako Kutxa Fundazioa Ley Foral 5/2018, de 17 de mayo, de Transparencia, acceso a la información pública y buen gobierno legearen aplikazio-eremuaren barruan dago. Atari honen bidez, Fundazioaren jardueran gardentasuna sustatzen da, lege horren arabera argitaratu beharreko informazioa, dokumentazioa eta edukiak modu argi eta egituratuan plazaratuz, baita arau-eskakizun zorrotzak gainditzen dituzten zenbait gehigarri ere.
Era berean, herritarren parte-hartzea eta informazioa eskuratzeko eskubidea benetan gauzatzea bermatzen dituen atal bat ere gaitzen da.
Fundazioaren sorrera, historia eta antolaketa-egitura: organigrama, plantilla, enplegua, jarduera-plana eta araudia.
Patronatua, Fundazioaren gobernu-organoak eta hura arautzen duten dokumentuak: estatutuak, gobernantza oneko kodea eta urteko txostenak.
Aurrekontuak, jarduera-plana, auditaturiko urteko kontuak, auditorearen izendapena eta inbertsioen araubidea.
Kontratazio-prozesu irekiak, erakunde eta administrazioekin egindako hitzarmenak, funtsen hartzaile diren pertsonak eta lokalen lagapena.
Edozein pertsonak Fundazioari informazioa eskatzeko inprimakia, Foru Legea 5/2018ren babesean.