Convocatoria abierta
false
Inscripciones Colonias Hondarribia 2026 abiertas — plazas limitadas
Gardentasuna
Portada » Fundazioa » Jasangarritasuna » Gobernantza » Gardentasuna » Kontratazioari eta lankidetza-hitzarmenei buruzko informazioa
Hurrengo dokumentuan Fundazioak gaur egun indarrean dituen lankidetza-hitzarmenak kontsultatu daitezke.
Nafarroako Kutxa Fundazioak administrazio desberdinekin sinatuta eta indarrean dituen hitzarmen eta kontratuak publikatzen ditu.
Hartzaile pertsonak
Nafarroako Kutxa Fundazioa otsailaren 17ko 2/2014 Foru Legearen aplikazio-eremu subjektiboaren barruan dago, zenbait fundazioren organo zuzentzaileak arautzen dituena (LFORDF), urtarrilaren 26ko 1/2022 Foru Legeak aldatua, LFORDFa aldatzen duena.
Arau horrek bere 15.4 artikuluan, fundazioaren betebehar gisa, honako hau ezartzen du:
“Fundazioaren jardueraren, bere patronatuaren, bere ekintza, kontratu, hitzarmen eta diru-laguntza nagusien, eta foru lege honetan aipatzen diren egintzaren publizitatea fundazioaren webgune baten bidez egingo da.
Atari horretan fundazioaren funtsetan edozein kontzepturegatik 15.000 euro baino gehiago jasotzen duten pertsonen zerrenda ere argitaratuko da, baita zenbateko zehatza eta jasotzearen kontzeptua ere. Aurreko horretatik salbuetsita daude fundazioarekin lan-harremana duten pertsonen ordainsariak, zuzendaritza izan ezik.”
Prezepto hori betez, Fundazioak informazio hori publikatzen eta eguneratuta mantentzen du hiruhilero hurrengo dokumentuan.
Nafarroako Kutxa Fundazioak gaur egun honako lokal edo higiezin hauek ditu lagapenean edo alokairuan:
Garaje-plaza CIVICAN eraikineko -2 sotoan
Barañain etorbidea, 3. zk., Iruñea
Interesa duten pertsonek kontaktatu: 948 989 363 / 689 015 719 edo planificacionderecursos@fundacioncajanavarra.es.
Lokalen eskaera-inprimakia