Fundazioa

Berdintasuna

Genero-berdintasunarekin konprometituta, Fundazioaren barruan eta kanpoan

Nafarroako Kutxa Fundazioak bere gain hartzen du genero-berdintasuna sustatzeko konpromisoa erakundearen barruan, eta, era berean, beste erakunde batzuen ekintzak bultzatu eta sustatzen ditu helburu hori gizartean lortzeko.

Berdintasunaren II. Plana, 2022tik 2026ra indarrean egongo dena, Fundazioko Berdintasun Taldearen lanaren bidez eta AINen laguntza teknikoarekin egin da. Bi alderdi bereziki azpimarragarri ditu, indarrean dagoen legeriarekin markatuak: Planaren negoziazio-taldearen osaera paritarioa eta, diagnostikoaren barruan, ordainsari-politikaren auditoria egitea. Bi alderdi horiek berriak dira lehen planarekiko; izan ere, Fundazioaren barruan genero-berdintasunaren aldeko lan hau denboran zehar luzatzen ari da.

Era berean, haren metodologia konpromisoan, etengabeko hobekuntzan eta plan praktiko-praktikoa izatean oinarritzen da, pertsona guztien parte-hartzeak protagonismo handia izan dezan.

Guztira 57 neurri zehatz prestatu dira, jarduketa-eremu hauetan multzokatuta: hautaketa- eta kontratazio-prozesua; sailkapen profesionala; gizonen/emakumeen azpiordezkaritza; prestakuntza; sustapen profesionala; lan-baldintzak eta ordainsari-auditoria; bizitza pertsonala, familiarra eta lanekoa bateragarri egiteko erantzukidetasun-eskubideen erabilera arduratsua; ordainsariak; sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren prebentzioa; enpresaren barne- eta kanpo-komunikazioa; eta kanpo-jarduera (hornidura, erabiltzaileak eta azpikontratazioa).

Nafarroako Kutxa Fundazioak, halaber, Laneko Indarkeria eta Jazarpen Egoeren aurrean Prebentzio eta Jarduketa Protokolo bat du.