Fundazioa

Lurraldetasuna

Nafarroako Kutxa Fundazioa Nafarroako eremu guztietan presentzia eta eragina duen erakundea da

Lurralde Plana

Eragin handiagoa komunitate osoan

Nafarroako Kutxa Fundazioaren 2023-28 Plan Estrategikoak helburu hau markatzen du: erakundeak eragin handiagoa izatea komunitateko eremu geografiko guztietan. Erronka hori, aldi berean, aurrerapauso bat izanen da erakundeak Nafarroako gizartean duen kokapenean eta hari buruz dagoen ezagutza-mailan.

Horretarako, Nafarroako Kutxa Fundazioak Lurralde Plan bat prestatu du, dokumentu horren inguruan egiten diren helburu espezifikoak eta jarduerak egituratzen dituena; horrez gain, erakundeak bere proiektu propioen bidez eta Nafarroako hainbat eremutan lankidetzan sortzen duen benetako eragin guztia azaltzen du.

Jarduera-eremuak

Plana egituratzen duten hiru eremuak

01

Egon

Nafarroako Kutxa Fundazioko taldea erakundeko ordezkariak gonbidatzen dituzten ekitaldi eta ospakizunetan izaten da. Helburua bikoitza da: landa-eremuetako errealitatea hobeto ezagutzea, etorkizuneko erabakiak hartu ahal izateko, eta geure burua ezagutzera ematea, Fundazioak lurraldean erreferente gisa duen kokapena hobetzeko.

02

Egin

Lurralde Plan honen parte izatea helburu nagusi duten jarduera propioak edo lankidetzakoak sortzea. Era berean, Fundazioaren beste proiektu propio batzuetako jarduerak lurraldeko hainbat herritara eramaten saiatzea.

03

Kontatu

Nafarroako Kutxa Fundazioak landa-eremuarekin lotuta sortzen dituen edukiak segmentatzea, landa-eremuko hedabideek eremu geografiko bakoitzerako informazio egokia izan dezaten. Horretarako, Landa Hedabideen Plan bat sortzen da.

Landa Eremuko Kultur Proiektuetarako Laguntza Deialdia

Ekimen honen bidez, Nafarroako landa-ingurunean ibilbide luzea duten kultur proiektuak babestu nahi dira 2026an. Hauek dira helburuak:

Landa-eremuko kultur jarduera babestea, hala nola arte eszenikoetan eta bisualetan, musikan, ikus-entzunezkoetan, literaturan eta ondarean eta tradizioetan.

Lurraldean errotutako kultur proiektuak finkatzea.

Nafarroako Kutxa Fundazioak Nafarroan duen presentzia ikusaraztea.

2026an babestutako proiektuak

Jaitz

Jaitzko jardunaldi gastronomikoak. Gatzaren festa

Irantzuko Lurrak Elkartearen proposamen bat Jaitz herrirako.

Antolatzailea

Irantzuko Lurrak Elkartea

Otsagabia

Orhipean bizibide eta usadioak. Otsagabia oficios y tradiciones 100 años atrás

Orhipean oficios y tradiciones elkarteak Otsagabia herrirako antolatutako jardunaldia.

Antolatzailea

Orhipean oficios y tradiciones elkartea

Ipar-mendebaldeko eremua

Leitza. Euskal soinu-ondarearen ibilbideak // Itinerarios del patrimonio sonoro vasco

Leitzako Jeiki abesbatzak Elizondo, Bera, Altsasu, Lesaka, Etxarri, Goizueta eta Leitzarako sustatutako kontzertuak.

Antolatzailea

Leitzako Jeiki abesbatza

Burgi

Pirinioa bere almadiekin nabigatzen

Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkartearen proposamen bat Burgi herrirako.

Antolatzailea

Nafarroako Almadiazainen Kultur Elkartea

Azagra

Graffitarras

Azagrakoko Udalaren komunitate-arteko topaketa bat herri horretarako.

Antolatzailea

Azagrako Udala

Cascante

Estaciones Sonoras. Musika jaialdia

Radio Cierzok Cascante herrirako sustatutako musika jaialdia.

Antolatzailea

Radio Cierzo

Tutera

Ópera Prima Zinemaldia

Tudela Cultura EPELen proposamen bat Tutera herrirako.

Antolatzailea

Tudela Cultura EPEL

Usun

Música en cada rincón

Suakairen musika-esperientzia bat Nafarroako hainbat herritarako.

Antolatzailea

Suakai

Zifratan

2025eko datuak

eraginak landa-hedabideetan
0
martxan dauden ekintzak
0
erakundeekiko ekitaldiak
0
erakundeekiko topaketak
0

Lotutako ekitaldiak

Lurraldea mugimenduan

Artzeko Jauregiak landa-eremuko adinekoen zaintzako jardunbide egokiei buruzko jardunaldi bat hartu zuen joan den martxoaren 27an, Nafarroako hainbat erakunde publiko eta sozialek sustatua.

Innova Programak lan-gosari bat egin zuen joan den otsailaren 13an landa-ekintzailetzari eta komunikazio-modu berriei buruz, informazio-basamortuei aurre egiteko eta tokiko hedabideak indartzeko.

Nafarroako Kutxa Fundazioak «Memoria ehundu» proiektuaren emaitza aurkeztu zuen Erronkaribarren. Proiektu horrek gazteak eta adinekoak konektatzen ditu, lurraldeko memoria, identitatea eta kultur ondarea gordetzeko.

Nafarroako Kutxa Fundazioak Birbizi aurkeztu zuen, gazura edari nutritibo bihurtzen duen eta landa-eremuan ekonomia zirkularra sustatzen duen proiektua.