Bizitza luzeak
Siempre Acompañados programak adineko pertsonak ahalduntzea, nahi ez den bakardade egoerak prebenitzea eta elkarri laguntzeko eta elkarri laguntza emateko harremanak sustatzea du helburu.
Nahi ez den bakardadearen aurkako programa
Siempre acompañados nahi ez den bakardadearen erronkari erantzuteko sortu zen, eta 2019an ezarri zen Nafarroan, Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta “la Caixa” Fundazioaren arteko lankidetzaren ondorioz; hainbat erakunde eta tokiko administraziorekin batera garatzen da, kasu honetan Iruñeko Udalarekin.
Programa honen bidez, bakardade egoerei aurre egiten diegu, adinekoen artean laguntza- eta ongizate-harremanak bultzatuz, haiek ahaldunduz eta haiekin konprometitutako gizarte baten parte direla sentiaraziz.
01
Lagundu
Adinekoei lagundu eta ahalduntzea, beren bakardadea kudeatu ahal izan dezaten.
02
Sareak eraiki
Komunitate-sare sendoak eraikitzea, elkarri laguntzeko eta elkarri laguntza emateko harremanak sustatzeko gai direnak.
03
Sentsibilizatu
Herritarrak harreman horien garrantziaz sentsibilizatzea.
Siempre Acompañados programak entzun, hitz egin eta lehen urratsa emateko prest dagoen talde profesionala eskaintzen du, honako helburuarekin:
Pertsona ahalduntzea
Loturak sortuz lagundu
Bere ingurunearekin konfiantza, konpromiso eta lankidetza-harremanak erraztuz.
Bere bizi-prozesuari laguntza
Bizitza bete-betea izan dezan.
Funtzionatzen duen programa
Zuk edo senideren batek bakardade egoera bat bizi baduzue, Nafarroako programako taldea entzuteko prest dago.
Helbide elektronikoa
“la Caixa” Fundazioaren programa bat, Nafarroan Nafarroako Kutxa Fundazioarekin batera garatzen dena, Iruñeko Udalaren lankidetzarekin.
Interesgarria izan dakizuke
Para ofrecer las mejores experiencias, utilizamos tecnologías como las cookies para almacenar y/o acceder a la información del dispositivo. El consentimiento de estas tecnologías nos permitirá procesar datos como el comportamiento de navegación o las identificaciones únicas en este sitio. No consentir o retirar el consentimiento, puede afectar negativamente a ciertas características y funciones.