Pribatutasun politika

1. IZEN SOZIALA
Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 10. artikulua betez, honako hauek jakinarazten dizkizugu: www.fundacioncajanavarra.es web domeinuaren enpresa titularra
NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOA da, Pio XII.aren etorbidea, 2, 2. solairua, 31008 Iruñea helbidea eta G-31001993 IFK zenbakia dituena, eta Nafarroako Fundazioen Erregistroan izena emanda dagoena, 312. zenbakiarekin.
2. PERTSONA ERABILTZAILEAK
Atari honetara sartu edo/eta ataria erabiltzen duen PERTSONA ERABILTZAILEAk onartu egiten ditu “Atariaren erabilera” atalean ezarrita dauden erabilera baldintzak. Kontuan hartu beharreko baldintzak dira, nahitaez bete beharrekoak diren kontratazio baldintza orokorrak gorabehera.
3. DATU PERTSONALAK BABESTEKO INFORMAZIO POLITIKA
Webgune honetatik eratorritako fitxategi automatizatuen arduradun den aldetik, NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOAK datu pertsonalak babesteko eta erabiltzeko bere politikaren berri emango die bere web orriaren bisitari eta erabiltzaileei. Politika hori erabiltzen dugu erabiltzaile batek datu pertsonalak eskatzen dituen gure webguneko inprimakiren bat betetzen duenean www.fundacioncajanavarra.es-en, datu pertsonalak babesteko araudiak ezartzen dituen betebehar guztiak beteta, betiere. Gure webgunearen erabiltzaileen datu pertsonalak Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistro Nagusian behar bezala inskribatutako eta inprimakian espresuki adierazitako fitxategian gordeko dira, eta NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOA arduratuko da haren tratamenduaz. Soilik behar-beharrezkoak diren datuak eskuratuko dira, kasu bakoitzean erabiltzaileek eskatu duten zerbitzurako ezinbestekoak direnak. NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOAK beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko ditu datu pertsonalen babesa bermatzeko, datu horien aldaketa, galera edo baimendu gabeko tratamendu edo erabilerarik egon ez dadin, egungo teknologia erabilita, datuak babesteko araudiak ezarritakoaren arabera.
4. ESKUBIDEAK
Erabiltzaileei eskubide batzuk aitortzen zaizkie, eta eskubide horiek erabil ditzakete; zehazki, datuetan sartzeko eskubidea, datuak ezerezteko eskubidea, datuak zuzentzeko eskubidea eta datuen aurka egiteko eskubidea. Eskubide 
horiek erabili nahi izanez gero, gutun bat bidali ahal izango da posta arruntez NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIORA (Pio XII.aren etorbidea, 2, 31008 Iruñea, Nafarroa), edo mezu elektroniko bat sau@fundacioncajanavarra.es helbidera, nortasun egiaztagiri bat erantsita; edo, bestela, erakundeak bere egoitzan dituen inprimakiak bete ahal izango dira.

5. NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOAREN BORONDATETZA
NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOAK datu pertsonalak ematea borondatezkoa ala nahitaezkoa den jakinaraziko die bere web orriaren
erabiltzaileei, orriak eskaintzen dizkien zerbitzu edo/eta edukietara sartzeko eta erregistratzeko inprimakietan eskatzen zaizkienean. Horretarako, erabiltzaileak betetzen duen inprimaki bakoitzean, datuen tratamendurako baldintza partikularren berri emango dio NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOAK.
Zehazki, honako hauen berri: dagokion datu pertsonalen fitxategiaren izena; datuen tratamenduaz arduratzen den erakundearen helbidea; bere eskubideak erabiltzeko aukera (sartzeko, ezerezteko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubideak); datuen tratamenduaren helburua; eta datuak hirugarrenen esku uzten direnean, lagapen horren helburua. Era berean, NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOAK bezeroari jakinaraziko dio indarrean dagoen legeria betez, baimena eskatzen diola bere helbide elektronikoa erakundearen jarduerarekin lotutako helburu komertzialekin, sustapen helburuekin edo dibulgazio helburuekin erabiltzeko. Horretarako, gure webgunearen erabiltzaileek, dagokion laukitxoa markatuta, onartu egin beharko dute egileak euren datu pertsonalak helburu horietarako erabiltzea, jakinarazpenak igorriz mezu elektroniko, fax, SMS, MMS, bat-bateko mezularitza, komunitate sozial edo beste zeinahi baliabide elektroniko edo fisikoren bidez (oraingoak zein etorkizunekoak), horiek baitira erakundeak eskainitako zerbitzu edo produktuekin lotutako jakinarazpen komertzial edo dibulgaziozkoak egiteko moduak.

6. DATUAK HIRUGARREN BATEN ESKU UZTEA
Gure web orriaren erabiltzaileek emandako datu pertsonalak hirugarren baten esku utzi ahal izango dira, soil-soilik legezko eginkizunekin zuzenean lotutako erakundearen helburuak betetzeko; zehazki, NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOAREKIN lotura duten eta datu pertsonalak eskatzen dituen inprimaki bakoitzean espresuki aipatzen diren entitateen esku utziko dira.

7. NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOAREN ALDIAN BEHINGO EGUNERATZEA

NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOAK Pribatutasun Politika alda dezake, legeriak eskatuta edo dagokion araudia betez, politika hori Datuak
Babesteko Espainiako Agentziak edo beste edozein Instituziok emandako aginduetara egokitzeko. Beraz, aldian behin politika hori kontsultatzea
aholkatzen zaie erabiltzaileei.

8. DATUEN EGIAZKOTASUNA

Erabiltzaileek beren datu pertsonalen egiazkotasunaren gaineko erantzukizuna izango dute, eta datu horietan izandako edozein aldaketaren berri emango diote NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOARI. Hortaz, gure erakundeak ez du inolako erantzukizunik izango gai honi dagokionez.

9. ADINGABEAK
Gure webgunearen erabiltzaileak 14 urtetik beherakoak direnean, beren datuen erabilera onartzen duten gurasoen, tutoreen edo lege ordezkarien baimen idatzia aurkeztu beharko diote NAFARROAKO KUTXA BANKU FUNDAZIOARI. Beraz, 14 urte edo gutxiago badituzu, guraso edo tutore baten baimen sinatua behar dugu webgunearen edozein eduki edo zerbitzutan inskriba zaiteze
n.

Euskera