Boluntariotza

Nafarroako Kutxa Fundazioak BOLUNTARIOTZARI emandako babesa, hain justu, oinarrizko alderdi bati zuzendutakoa da; hots, prestakuntzari eta sentsibilizazioari. 

Gure programaren helburua da, zehazki, boluntariotzak parte hartzen duen arlo guztietan boluntarioen gaitasunak hobetzea; hauek dira arloak: desgaitasuna, adineko pertsonak, lankidetza, ingurumena, kirola eta hezkuntza.

Horretarako, batzorde bat dago martxan, non erakunde nagusietako ordezkariek hartzen duten parte, jardunbide ildoak lantzen eta definitzen.  

Urtero-urtero, hainbat jarduera antolatzen ditu gure fundazioak: nola prestakuntzazkoak, hala aintzatespenarekin eta sentsibilizazioarekin lotutakoak.

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi voluntariado@fundacioncajanavarra.es helbidera edo deitu 948 222 444 telefono zenbakira.