Zeregina eta ikuspegia

Fundazioaren zeregina, sortzetiko helburuak betez, Nafarroako Foru Erkidegoaren gizarte, ekonomia eta kultur garapena bultzatzea da; zehazki, gizarte onurarako jarduerak eta ekintzak zuzenean edo zeharka sustatuz, finantzatuz edo garatuz hainbat arlotan, besteak beste: gizarte laguntza eta gizarteratzea, osasuna, hezkuntza eta zientzia, ikerketa zientifikoa eta teknikoa, berrikuntza, ingurumenaren defentsa, kultura eta kirola, boluntariotza, gizarte ekintza eta kohesioa, historia eta arte ondarearen zaintza eta hobekuntza, garapenerako lankidetza zein laguntza humanitarioa, eta finantza hezkuntzaren sustapena.

Fundazioaren ikuspegia, bestalde, Foru Erkidegoarentzako aurrerapen erakunde baten egonkortzeari eta garapenari begirakoa da, independentzia, zorroztasun, profesionaltasun eta gardentasun printzipioetan oinarrituta. Horren ondorioz, bere proiektu eta jardunek, Estatutuetan xedatutakoarekin bat etorrita, nafarren parekidetasunera zein ongizate orokorrera bideratuak egon beharko dute.