Egun Berdea

 
Ingurumenaren arloan sentsibilizatzearen garrantziaren jakitun da Nafarroako Kutxa Fundazioa; horregatik, partaidetzako eta borondatezko proiektu hau antolatu du, gaztelaniaz nahiz euskaraz, Iruñeko eta Iruñerriko lehen hezkuntzako (bigarren ziklotik aurrera), bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako zikloetako, unibertsitateko eta heziketa bereziko zentroetako ikasleentzat. Urtero egin ohi da, urtarriletik maiatzera bitarte, eta esteka honetan kontsulta daiteke jardueraren bloga.
 
Nafarroako Kutxa Fundazioak eskaintzen duen programak sei ordu irauten du, gutxi gorabehera, eta ingurumen hezitzaileen tutoretzapean egiten da. Azken horiek, unitate didaktiko bat garatzeaz gain, materialak eta beharrezkoa den guztia prestatzen dute ikastetxeek ahal bezain gehien goza dezaten Nafarroako Kutxa Fundazioaren EGUN BERDEAZ. Esteka honetan ikusten ahal da egitarau zehaztua. Eguraldiaren arabera, baliteke egitaraua aldatzea.
 
Jarduera guztiak ingurumenaren jasangarritasuna, baliabideen erabilera eta baliabideen berritzea lortzearekin loturik daude, ingurumenarekin harmoniazko oreka eta ingurumenarekiko begirunea sustatzearren. Parte hartzeko, pandemia garaian bizikidetza talde egonkorrak izan ditugu. Jardueraren kostua: 8 € pertsona bakoitzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan helbide elektroniko honen bitartez: diaverde@fundacioncajanavarra.es.
 
Jarduera hau Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin egiten da, ingurumen heziketa sustatzeko deialdiaren bitartez.