Isterria

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuarekin hitzartutako heziketa bereziko ikastetxea da Isterria; eta, bertan, adimen desgaitasuna duten pertsonak trebatzen dira.

Isterria Zentroa Ibero herrian dago kokatuta, Oltzan, Iruñetik 13 kilometrora.

Bertako instalazioetan hezkuntza premia bereziak dituzten 95 ikasle inguru biltzen dira, eta prestakuntza programa indibidualizatu bat eskaintzen diete, pertsona bakoitzaren premietara egokitutakoa, euren gaitasunak ahalik eta gehien gara ditzaten.

Isterriaren helburua da, hain zuzen, ikasleei ezagutza, balioak eta oinarrizko trebetasunak eskaintzea, nork bere autonomia pertsonala hobetzeko eta ingurunean txertatzen laguntzeko. 

Lan filosofia, bestalde, pertsona bakoitzaren ezagutzan eta euren familien zein zentroko profesional guztien parte hartzean oinarritutakoa da, ahalik eta garapen pertsonal eta gizarte garapen handiena lortzeko.

 Isterrian hainbat ikasgela daude, eta horietan honako programa hauek eskaintzen dira:

• Oinarrizko Hezkuntza Derrigorrezkoa (OHD, 6-16 urte artekoa).

• Lanbide Heziketa Bereziko Programak (LHBP 16-20 urte artekoak).

 Helduarora Bideratzeko Programak (HBP, 16-20 urte artekoak).

 Prestakuntza proposamen hau osatzeko, Zentro Okupazional bat ere badu Zentro honek. Bertan, ikasleek, harik eta 25 urte bete arte, gizarte zein lan trebetasunetan prestatzen jarraitu ahal izango dute, helduaroko baliabide bat iritsi artean.

Besteak beste, une berezietarako sorkuntza lanak egiten dituzte Zentroan. Interesa izanez gero, ikusi eta deskargatu gure katalogoa.

Zentroak, bestalde, Egoitza bat ere badu, Nafarroako Erkidego osoko pertsonek izan dezaten eskolatzeko aukera. 7 bizitegi funtzional ditu, non 45 ikasle bizi diren eskola garaian.

60.000 m2-ko hedapena dauka, eta bertan gauzatzen dira jarduera guztiak, hainbat instalaziotan: kirol pista, gimnasioa, psikomotrizitate gela, igerileku terapeutikoa, berotegia, lorategiak, zabuak dituzten parkeak, eta zerbitzu orokor ugari (sukaldea, garbitegia, jantokiak...).

60tik gora profesionalek osatutako taldea aritzen da pertsona hauek euren ikaskuntza prozesuan trebatzen eta horiei laguntza eskaintzen. Talde horretan, 20 irakasleak dira, beste 20, hezitzaileak, eta honako hauek ere badaude: logopedia zerbitzua, orientabidea, erizaindegia eta gizarte lana. Administrazio eta zerbitzuetan ere badihardute langile batzuek.

Sei hilean behin aldizkari bat argitaratzen dugu, non gure gaurkotasuna, albiste garrantzitsuak, berrikuntzak... biltzen ditugun. 

 

Jar zaitez gurekin harremanetan isterria@isterria.com helbidera idatzita edo 948 32 20 72 telefono zenbakira deituta.

Edo etor zaitez guregana; hementxe gaude: Recinto kalea, 0, Ibero (Nafarroa).

Bestela, jarrai gaitzazu gure blogean.