Bekak bikaintasunari

Nafarroako Kutxa Fundazioak kalitatearekin eta bikaintasunarekin duen konpromisoaren eraginez egiten dugu beka hauen deialdia, hiru arlo hauetan maila gorenaren bila dabiltzan pertsonentzat: doktoregoaren mugikortasuna, arte ikasketak aberastea eta goi mailako kirola.

Euren prestakuntza zein gaitasunak garatzeko lankidetza behar duten gazte talentudunei laguntza ematea da asmoa. Beka hauek Nafarroako Kutxa Fundazioaren egitekoa betetzea dakarte; izan ere, pertsona bekadun horiek, nor bere arloan, gure gizarteko motorrak izango dira datozen urteotan.

Nafarroako Kutxa Fundazioak gehienez ere 120.000 euroko laguntzak bideratuko ditu deialdi honetara. Honela banatuko dira: Doktoregoko Ikerlanetarako Mugikortasun Beken ildora, 39.000 euro; Arte Ikasketak Aberasteko Beken ildora, 39.000 euro; eta Goi Mailako Kirolarientzako Beken ildora, beste 39.000 euro.

Emandako beka bakoitza 6.500 eurokoa izango da. Eta hauxe da, hain zuzen, 2017-2018 ikasturterako Beken Deialdiko bekadunen zerrenda, arloka bereizita:

-Doktoregoko ikerlanetarako mugikortasuna:

Asier Aguilera: “Makroekonomia, heterogeneotasunaren ikuspegitik” izeneko tesia, Pennsylvaniako Unibertsitatean (Filadelfia, AEB).

Miriam Alzate: “Kontsumitzaileek Interneten emandako iritziaren eragina” izeneko tesia, Chicagoko Unibertsitatean (AEB).

Mikel Ostiz: Erritmoaren bitartez dislexia duten pertsonei laguntzeko jolas baten garapena eta ebaluazioa, Institute Carnegie Mellon Universityn (Pittsburgh, AEB).

Leire Múgica: “Lurzoruko mikrobio populazioen eta horien arteko elkarreraginen analisia” izeneko tesia, Kaliforniako Unibertsitatean, Berkeley (AEB).

Edurne Luque: “Nanopartikulen biobanaketa eta eraginkortasun terapeutikoa eta diagnostikoa glioman” izeneko tesia, Angersko (Frantzia) Osasunaren Biologia Institutuan.

Saioa Mendaza: “Nahasmendu epigenetikoek bularreko minbiziaren garapenean edo oldarkortasunean betetzen duten rola”, University of Massachusettsen (AEB).

Ordezko geratu dira hautagai hauek: Amaia Angulo eta Verónica Aramendia

 

-Arte ikasketak aberastea:

Carla Teresa Satrústegui: Kantu lirikoa, Londresko Guildhall School of Music and Draman (Londres – Erresuma Batua).

Paula Belzunegui: Pianoa, Royal College of Musicen (Londres – Erresuma Batua).

Ana Carlota de Miguel: Pianoa, Trinity Lamban Conservatoire of Musicen (Londres, Erresuma Batua).

Iñigo Mikeleiz: Akordeoia, Royal Academic of Musicen (Londres – Erresuma Batua).

Itsaso Echeverría: Interpretazioa, Queen Margaret Universityn (Edinburgo – Erresuma Batua).

Marta Ramírez: Biolin-jotzailea. Master of Arts musika emanaldietan espezializatua, Basileako (Suitza) Schola Cantorumen.

Ordezko geratu da hautagai hau: Dámaso Escauriaza

 

-Goi mailako kirolariak:

Izaskun Osés: Atletismoa, paralinpiar atleta

Jaione Equisoain: Judoa

Adrián Vallés: Atletismoa, pertika jauzia

Nicolás Quijera: Atletismoa, xabalina jaurtiketa

Muriel Ruiz de Larramendi  

Manuel Quijera: Atletismoa

 

Bestalde, hauek izan dira arlo bakoitzeko ebaluazio epaimahaikideak, aditu independenteen iritzia jaso ahal izateko:

-Doktoregoko ikerlanetarako mugikortasuna: Jorge Iriarte (Medikuntza eta Kirurgiako doktorea, Medikuntzako katedraduna eta Neurologia irakaslea Nafarroako Unibertsitatean), Marisol Gómez (Matematikako doktorea, Unibertsitateko titularra eta Aljebraren arloko irakaslea Nafarroako Unibertsitate Publikoan), Francisco Falcone (Telekomunikazio ingeniaria eta doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa Saileko irakasle titularra eta zuzendaria Nafarroako Unibertsitate Publikoan), Carlos Ortiz de Solortano (Seinalearen Teoria eta Komunikazioetako katedraduna Nafarroako Unibertsitatean), Antonio Moreno (Ekonomiako doktorea, eta irakasle titularra Nafarroako Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean), Katrin Simón (Ekonomia eta Enpresa Zientzietako doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kudeaketa Sailean), José María García Mina (Edafologia eta Nekazaritzako Kimikako katedraduna Nafarroako Unibertsitatean) eta César Arrese (Natura Inguruneko Zientzietako katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan).      

-Arte ikasketak aberastea: Igor Ijurra (Iruñeko Orfeoiaren zuzendaria), David Gálvez (Iruñeko Ganbera Abesbatzaren zuzendaria), Jorge Luis Silva Queralt (Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko irakaslea), Ignacio Javier Gordejuela (Burlatako Kultur Etxeko zuzendari kudeatzailea) eta Grego Navarro (Gayarre Antzokiaren zuzendaria).

-Goi mailako kirolariak: Rubén Goñi (Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren zuzendaria), Primitivo Sánchez (Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko kirol arloko zuzendariordea) eta Ernesto Goñi (Iruñeko Udaleko Kirol arloko koordinatzailea).