Proiektuetarako laguntza deialdia

Nafarroako Kutxa Fundazioak 2019ko proiektuetarako laguntzen deialdia egin du, 1,2 milioi euroko aurrekontuarekin. 2019ko deialdiko jarduera lerroak hauek dira:

-Egoera bereziki larrian dauden pertsonak babestea: 700.000 €

-Kultura, Heziketa eta Ondarea: 370.000 €

-Elkartasuna, Parte-hartzea eta Bizikidetza sustatzea: 130.000 €

Oinarriak kontsultatzeko eta kudeaketarako aplikazio informatikora sartzeko sakatu esteka honetan; horren bitartez, aukera izango duzu 2018ko deialdira aurkezturiko proiektuak kontsultatzeko edo haien justifikazioa ikusteko ere.