Civican

2024ko neguko jarduerak

CIVICAN ikastaroak eta tailerrak
Osasuna eta ongizatea 2024 negua

 

Nafarroako Kutxa Fundazioaren zentro kulturala da, belaunaldien arteko eta diziplina anitzeko topagune bat, eta helburu du Nafarroako kultura eta hezkuntza ekosistema bultzatzea eta aktibatzea, elkartasuna eta gizarte ekintza sustatzea, bai eta pentsamendua eta filosofia ere, jasangarritasun kontzientzia indartsuarekin, herritarren parte hartze aktiboa bermatzeko.

 

JARDUERAK

LIBURUTEGIA

ESPAZIOAK

ESPAZIOAK LAGATZEA ETA ALOKATZEA

ORDUTEGIAK

STREAMINGA

KONTAKTUA

IRISGARRITASUNA

JARDUERETAN PARTE HARTZEA
 
 
 
JARDUERAK
Nafarroako Kutxa Fundazioak jaruduera batzuk udaberritako antolatu ditu; hain zuzen, esteka honetan ikus daitezke. Eta esteka honetan ikus daitezke udaberriko ikastaroak.
 
LIBURUTEGIA
Civicanek bi irakurketa gela dituen liburutegi bat du (bata, haurrentzat, eta bestea, helduentzat). Gela horiek materialen bilduma zabala eta irakurmena sustatzeko jarduerak eskaintzen dituzte (irakurketa klubak, ahozko narrazioa, bisita gidatuak...).
Civicaneko liburutegia Nafarroako Gobernuko liburutegien sareko kidea da, eta blog bat du; blog horretan aurki daiteke informazio gehiago.

LIBURUTEGIKO ZERBITZUAK

 
ESPAZIOAK

Civicanek funtzio ugariko hainbat espazio ditu, horiek eska ditzaketen pertsona eta erakundeen beharrizanei aurre egin ahal izateko. 153 pertsonentzako entzunareto bat dauka, eta aurkezpen, kontzertu eta hitzaldietarako diseinatuta dago. Eraikinaren atarian erakusketak egin daitezke. Gainera, tamaina desberdinetako lau areto balioaniztun daude, sukaldaritza areto bat, dantza areto bat, igerileku klimatizatu bat (igeri egiten ikasteko edo
uretako gimnasia egiteko pentsatua) eta kafetegi bat.
 
ESPAZIOAK LAGATZEA ETA ALOKATZEA
Honako esteka hauetan, espazioak lagatzeko eta alokatzeko araudia aurki daiteke, bai eta espazio horiek lagatzea edo alokatzea eskatzeko fitxak ere.
 
ORDUTEGIAK

Informazio puntua - Astelehenetik ostiralera: 9:00-21:00

Programazio bulegoa - Astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00 eta 17:00-20:00

Liburutegia (12 urtetik gora) - Astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00 eta 16:00- 21:00.

Haur liburutegia (3-12 urte) - Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:00. Oporraldian, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 eta 17:00-20:00.
 
STREAMINGA
Civicanen entzunaretoan garatzen diren jarduera batzuk streaming bidez jarrai daitezke esteka honetan.
 
KONTAKTUA
Civican Iruñeko Pio XII.aren etorbidea 2 helbidean dago. Harremanetarako telefonoa: 948 222444. Harremanetarako helbide elektronikoa: fundacioncajanavarra@fundacioncajanavarra.es
Sare sozialetan ere jarrai gaitzakete, Twitter eta Facebook sareetako profiletan.
 
IRISGARRITASUNA
Civican espazio irisgarria da. Civicaneko entzunaretoko jarduera guztiak irisgarriak dira entzumen desgaitasuna duten pertsonentzat, begizta magnetikoaren bitartez.
 
JARDUERETAN PARTE HARTZEA

Entzunaretoko jarduera guztiak streaming bidez emanen dira, Nafarroako Kutxa Fundazioak YouTuben duen kanalaren bidez, kontrakoa adierazi ezean. CIVICAN gune irisgarria da. Entzunaretoko jarduera guztiak irisgarriak dira entzumen desgaitasuna duten pertsonentzat, begizta magnetikoaren bitartez.

Pertsona gorrentzat irisgarriak izan daitezen zeinu hizkuntzako interpreteekin eta/edo azpitituluekin egiten diren jarduerak dagozkion sinboloekin adierazita daude.

Eraikin eta erakusketetarako sarrera librea eta doakoa da. Besterik adierazi ezean, jardueretara* sartzeko plaza erreserbatu behar da posta elektronikoz (informacioncivican@fundacioncajanavarra.es) edo Nafarroako Kutxa Fundazioaren Linean (948 222 444), otsailaren 25eko (osteguna) 09:00etatik aurrera, edukiera bete arte. Pertsona bakoitzak 2 erreserba egin ditzake gehienez.

*Jarduerak arautzen ditu 2/1989 Foru Legeak, martxoaren 13koak, Ikuskizun Publikoei eta Josteta Jarduerei buruzkoak.