PATRONATUA ETA GOBERNU KORPORATIBOA
Patronatua da fundazioaren gobernu eta ordezkaritza organo gorena, eta hari dagokio fundazioaren helburuak betetzeko beharrezkoak diren ahalmen eta gaitasun guztiak egikaritzea; betiere, fundazioaren estatutuetan xedatutakoari eta ordenamendu juridikoari erreparatuz.
Fundazioko patronatuko kideen karguak kargu pertsonalak eta ordezkaezinak dira, ordainsaririk gabeak, ez daude ezein aginteri lotuak, eta etikan zein erantzukizunean oinarritutako lana eginez gauzatzen dira.
Patronatuko kideen posturako baztertu egiten dira honako hauek: hautetsiak; Nafarroako Administrazioko, Estatuko Administrazioko, tokiko erakundeetako edo administrazio horiekin lotura duen edo menpekoa den zeinahi erakundetako goi karguak; bai eta alderdi politikoetan, enpresa elkarteetan eta sindikatuetan kargu betearazleak edo zuzendari karguak dituztenak ere.
Fundazioaren estatutuen arabera, patronatuko kide izateko baldintzak dira, besteak beste, merkataritza zintzotasuna eta zintzotasun profesionala, eta egin beharreko lanarekin bat datorren prestakuntza eta eskarmentua. Karguaren iraupena lau urtekoa da, eta berrautaketa bakarra egitea dago aurreikusita.
Nafarroako Kutxa Fundazioaren gaur egungo patronatuak 2022ko uztailaren 4an hartu zuen kargua, eta honako hauek osatzen dute:
Lehendakaria: José Ángel Andrés Gutiérrez
Kidea: Pilar Aramburo González
Kidea: Mercedes Ferro Montiú
Kidea: Estrella Lamadrid Morón
Kidea: José Luis Martín Nogales
Kidea: Isabel Moreno Orduña
Kidea: Javier Onieva Larrea
Kidea: Luis Ordoki Urdazi
Patronatuko kideak ez direnak:
Idazkaria: Álvaro Eguiluz Martiarena
Protektoratuaren ordezkaria: José María Cebrián Jiménez
Gobernu on korporatiboaren kodea
Nafarroako Kutxa Fundazioak beste urrats bat eman zuen, nola bere kudeaketa moduan, hala bere gardentasunean, eta Gobernu Onaren Kode hau onartu zuen. Fundazio ororen estatutuek bildu beharreko arauez eta lege derrigortasunez gainera, jardunbide egokirako oinarri batzuk ere jasotzen ditu, balio eta printzipio etikoetan oinarrituta bere jarduna zein bere organoena bideratuko dituztenak.
