Adinekoentzako zentroak

Nafarroako Kutxa Fundazioak adineko pertsonentzako 11 zentro ditu.

Horietako 10 Iruñean eta Iruñerrian daude (San Jorge, Arrotxapea, San Pedro, Antsoain, Txantrea, Leire, Larrabide, Ermitagaña, Donibane eta Estafeta), eta beste bat, Zangozan.

Zentro guztiek hitzarmena dute auzoko Erretiratuen Elkarteren batekin. Elkarte horiek dira, hain zuzen, Zentroko jarduera gehienak antolatzen dituztenak, gure fundazioarekin lankidetzan.

Zentro horietan hainbat jarduera eskaintzen dira, helduaroan autonomia bultzatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko.

Besteak beste, udaberriko eta udazkeneko kultur programak, hitzaldiak, txangoak, musika emanaldiak, aretoko dantzak, soinketa, psikomotrizitatea, yoga, eta musika zein pintura eskolak eskaintzen dira; halaber, belaunaldien arteko jardunaldiak eta jaialdiak antolatzen dira.

Adineko pertsonak euren eskura jarritako espazio horietan bil daitezke; horiek dira, hain zuzen, auzoetako topaguneak, dinamizazio guneak eta bizikidetza aktiborako guneak.

Jarduera horiez gozatzeko, ezinbestekoa da Nafarroako Kutxa Fundazioaren Adinekoentzako Zentroetako bazkide egitea. 

Gure erakundearekin harremanetan jartzeko, deitu 948 222 444 telefono zenbakira edo idatzi mezu elektroniko bat fundacioncajanavarra@fundacioncajanavarra.es helbidera.

Centros

Ansoain

Ansoain

948 148 617
Divina Pastora kalea z/g. 31013, Antsoain.
Berriozar

Berriozar

948 301 308
Iruñalde kalea, 11. 31013, Berriozar
Ermitagaña

Ermitagaña

948 276 807
Francisco Alesón zeharbidea z/g. 31008, Iruña.
Estafeta

Estafeta

948 220 779
Estafeta kalea, 47. 31001, Iruña