Hondarribiko udalekuak

 

2023 -ko TRIPTIKOA

Nafarroako udaleku zuriek Hondarribian, Jaizkibelen magalean eta hondartzatik 200 metro eskaera, jarduerak ingurune seguru batean garatzeko instalazio pribilegiatuak dituzte: erizaindegia eta janari osasungarria, udalekuetako sukaldeetan egina.

 

HONDARRIBIA 2023 CAMPUSA

Plazak eskatzeko izena emateko epea otsailaren 22an hasiko da eta martxoaren 9an amaituko da. Plazak notario aurrean egingo den zozketa bidez izendatuko dira. 

Denbora tarte horretan, edozein unetan egin ahal izango dira eskaerak; izan ere, ordena kronologikoa EZ da kontuan izango plazak izendatzerakoan.

Hondarribia 2023 Campusaren edizio honetako beste berritasun bat da erabiltzaile berak gehienez lau haurren izena emateko aukera duela; EZ dute halabeharrez familiartekoak izan behar eta lagun taldeak ere izan daitezke. Taldeko izen emate horretan, elkarren hurreneko zenbakiak emango zaizkie zozketan lau haur horiei.

Zozketaren oinarriak notario aurrean utzi ondoren, Nafarroako Kutxa Fundazioaren web orrian argitaratuko dira.

Nafarroako Kutxa Fundazioak, udako hitzorduarekin leiala izanez, Hondarribia Campusa eskainiko du. Uda balioak ikasten, abenturak bizitzen eta dibertsio ahaztezinez gozatzen pasatzeko modu bat. Aurten, berriro ere, ingeleseko talde bat eskainiko du hizkuntza sendotzeko ikasturtea hasi aurretik.

Zure semea edo alaba 2008 eta 2016 artean jaio bada, hauxe da haren Campusa. Esperientzia handia, prestakuntza bikaina eta adin bakoitzera egokitutako trebakuntza duten monitore talde bati esker, arrakasta lortzen dugu urtez urte.

Egingo diren jarduerak: paseoak itsasontzian, txangoak, haur parkea, padel surfa, ginkana, tailerrak kanpoan, gaueko jolasak, arrauna eta bela, surfa, zumba, dantza, kirol olinpiadak, jolasak hondartzan, bainuak itsasoan...

Campusak ekaineanuztailean eta abuztuan egingo dira, 10 txandetan banatuta.

 

INFORMAZIO XEHATUA, DATAK, PREZIOAK, BIDEOAK ETA IRUDIAK UDALEKUEN BLOGEAN:

Instalazioei, jarduerei eta udalekuen egunerokoari buruzko informazio guztia udalekuen blogean dago prestatuta.

Horrez gain, antolakuntzarekin jar zaitezke harremanetan helbide elektroniko honetan: hondarribia@fundacioncajanavarra.es