Chiviteren bisita Isterria zentrora

Volver
Directivos evaluando un proyecto estudiantil como parte de su colaboración

Fundazioa

24/04/2024


Bisitan, Chiviterekin batera, Jose Angel Andres Nafarroako Kutxa Fundazioko presidentea, Gemma Botín Berrikuntza eta Gizarte Erronketako arduraduna eta José Andrés Burguete zentroko zuzendaria izan dira.

Isterriak 6 eta 21 urte bitarteko 96 ikasle eta 21 eta 23 urte bitarteko 16 gazte ditu, baita 86 laguneko talde profesional bat ere. Nafarroako Gobernuko hezkuntza departamentuarekin hitzartuta dago.

Berrikuntza: funtsezko elementua

Berrikuntza Nafarroako Kutxa Fundazioaren oinarri estrategikoa da, eta Isterrian ere islatzen da. Isterria hezkuntza-berrikuntzako hainbat ekimen garatzen ari da, besteak beste, Desensibilizazio Sanitarioko proiektua eta ikastetxeko pinudian oinarritutako ingurumen-proiektua. Zentro horrek Nafarroako Gobernuaren Gizarte Berrikuntzako Saria jaso zuen 2022an, desentsibilizazio santitarioaren ekimenagatik, adimen-desgaitasuna duten pertsonei osasun-ingurunerako sarbidea hobetzeko asmoz.

Lehendakariak Isterriko hainbat gune bisitatu ditu. Adibidez, ikastetxeko hainbat ikasgela, eskola-egoitza osatzen duten etxeren bat eta lan aurreko prestakuntza-zentroa. Ibilbide horretan, ikastetxearen printzipio pedagogikoak ezagutu ahal izan ditu, hezkuntza inklusibo, integral eta askotarikoan oinarrituak, hausnarketa, espiritu kritikoa eta parte-hartzea sustatzea helburu duena, osasun fisiko eta sozioemozionalari arreta emanez, metodologia aktiboak txertatuz, hala nola Teacch metodoa, jokabide-laguntza positiboa, oinarrizko estimulazioa eta estimulazio multisentsoriala, bai eta komunikazio-sistemak garatzeko metodoak ere.

Beste zerbitzu batzuk

Isterriak, gainera, egoitza bat du Nafarroa osoko pertsonei eskolatzea errazteko. 7 etxebizitza funtzional ditu, eta horietan 45 ikasle bizi dira astelehenetik ostiralera eskola-egutegian. Datozen bi udetan, egoitza hori egokituko da, ikasleei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko.

Lan egin aurreko prestakuntza-zentroak 21 urtetik gorako 16 pertsona ditu, eta alderdi pedagogikoak lantzen ditu, lanbide-eremuan sartzeko.

 

2024ko jarduera-memoriala

Fundazioa

16/09/2024

Ongizatea eta Bizitza Ona Biltzarra Tuteran

Nafarroako Kutxa Fundazioak SER kateak Nafarroako ...

Kultura

16/09/2024

Azken eguzkilorea

Nafarroako Kutxa Fundazioak, "la Caixa" Fundazioar...