Fundazioa
Nafarroako Kutxa Fundazioa eta "la Caixa" Fundazioa, Innova Programaren bitartez, Arbola Jaialdiarekin elkarlanean ari dira. Arbola diziplina anitzeko kultur ekimena da, eta 2024ko udaberrian garatuko da Iruñeko hainbat gunetan, besteak beste, CIVICAN kulturgunean.
Arbolak artea, zientzia eta landare-kultura batzen ditu programa honekin: 10 egoitza artistiko, 4 erakusketa, zuhaitz-pedagogiako 4 ibilaldi, 2 tailer, hitzaldi 1, zuhaitz-proiektuen topaketa 1, haurrentzako 4 irakurketa eta 3 hitzaldi performatibo.
5 herrialdetako hamabost bat artista eta dibulgatzailek parte hartuko dute: Joaquín Araujo (Extremadura), Adriana Reyes (Madril), Arantxa Ciafrino (Alemania), Catarina Saraiva (Portugal), Claire Hurley (Irlanda), Ghislaine Verano (Nafarroa), Ian Capillé (Portugal), Maitane Azpiroz (Nafarroa), Manuel Vason (Erresuma Batua), Marco Ranieri (Italia), Monika Aranda (Nafarroa), So Dias (Portugal) eta baieztatzeke dauden beste batzuk.
Kultura
14/09/2026
CIVICANek Pentsamenduaren Astearen bosgarren edizioa aurkeztu du
Jose Angel Andres Nafarroako Kutxa Fundazioko pres...
Kultura
26/08/2026
CIVICANek 2026-2027 udazkeneko ikastaroak aurkeztu ditu
CIVICANek, Nafarroako Kutxa Fundazioaren kultur ze...