Nafarroako Kutxa Fundazioak Birbizi proiektuaren inguruko jardunaldi bat bultzatu du berriki, TEDER eta Cederna Garalur elkarteekin elkarlanean, lurraldeko gaztandegiei zuzendua, ekimen hau hurbildu eta landa eremuko aukera berriak esploratzeko helburuarekin.
Nafarroako Kutxa Fundazioaren proiektua den Convivencia Oskia Zentroak jardunaldi bat egin berri du Down Sindromearen Elkartearekin batera, martxoaren 21ean ospatzen den Down Sindromearen Nazioarteko Eguna dela eta.
CIVICANek 2026ko apirila eta ekaina bitartean Nafarroako Kutxa Fundazioak sustatutako kultur programazio berri bat jasoko du, pentsamendu eta sorkuntza garaikidearen ahots nabarmenetako batzuk bilduko dituena. Publikoari irekitako 60 jarduera baino gehiago, pentsamendua, sorkuntza garaikidea, zientzia eta gizarte-ekintza uztartzen dituztenak, herritartasun kritikoa eta parte-hartzailea sustatzeko.
Aurreinskripzio epea amaitu ondoren (martxoaren 3tik 16ra irekita), gaur astelehena, martxoak 23, Hondarribiko Udalekuen 2026ko Udako Campuseko plazak esleitzeko zozketa egin da notario aurrean, Nafarroako Kutxa Fundazioak antolatuta.