Jeike Abesbatzaren zikloaren aurkezpena

Volver

20/04/2026

Leitzako Jeiki Abesbatzak "Euskal soinu-ondarearen ibilbideak" zikloaren edizio berri bat aurkeztuko du. Proposamen honek euskal errepertorioko musika korala, folklorikoa eta erlijiosoa, Nafarroako iparraldeko zazpi herritako eliza eta auditoriumetara eramango du.

Ziklo honetarako aurreikusitako programa honako hau da:

●       Elizondo, apirilak 25, larunbata

●       Bera, maiatzak 9, larunbata

●       Jauntsarats, maiatzak 17, igandea

●       Areso, irailak 19, larunbata

●       Etxarri Aranatz, irailak 26, larunbata

●       Goizueta, urriak 17, larunbata

●       Etxalar, azaroak 7 larunbata

Proposamen honek Nafarroako Kutxa Fundazioaren laguntza du landa eremuko kultur proiektuetarako deialditik. Hori Fundazioaren apustua da, ibilbide luzeko eta Nafarroako zonalde ezberdinetako herrietan errotutako ekimen kulturalak bultzatzeko.

Azken urteotan, Leitzako Jeiki Abesbatzak kontzertuak eman ditu landa-inguruneetan eta herri hustuetan, Nafarroako Abesbatzen Federazioak bultzatuta, kultura eta kasu honetan, kantu korala urrutien duten pertsonei eramateko. Koru talde honek mende erdi baino gehiagoko historia du eta 2024an 50. urteurrena bete zuen.

Kontzertu-ziklo honetarako, estetika historizistari eta eraikuntza harmonikoari buruzko aurkezpen pedagogikoekin osatutako errepertorioa landu eta eraldatu da. Horrela, euskarazko abesti zaharrenetik hasi eta gaur egungo errepertorioraino doan programa batera iritsi gara, mende guztietan zehar garai bakoitzeko obra bereziekin.

Errepertorio hori pianoz edo organoz laguntzen da obra garaikide batzuetan, baina kontzertuaren gehiengoa a capella egiten da, kantu korala eta bere bertute estilistikoak nabarmenduz. Proiektu honen bidez kulturan eta publikoan inpaktua lortu nahi da, jendea Nafarroako abesbatzen taldeetan abestera anima dadin eta esperientzia atsegin eta pedagogikoa pasa dezan.

2024ko jarduera-memoriala

Elkarlaneko proiektuak

15/04/2026

Krisi Humanitarioetarako Funtsak babestutako proiektuak aurkeztu dira

Nafarroako Kutxa Fundazioak Ahaztutako Krisi Human...

Elkarlaneko proiektuak

26/03/2026

Birbizi jardunaldia gaztandegietarako, Cederna eta TEDERekin

Nafarroako Kutxa Fundazioak Birbizi proiektuaren i...