Artxiboa


Nafarroako Kutxa Fundazioak hainbat teknika eta euskarritan egindako artelanen bilduma bat du bere ondarearen artean. Basiano, Zubiri, Gustavo de Maeztu, Eslava, Pagola edo Salaberri bezalako bertako artisten lanak daude; aldiz, nazio mailan Antonio Saura, Alcolea, Miró, Chillida edo Tàpiesenak nabarmentzen dira. Arte garaikidea bildumaren benetako muina den arren, XIX. mendeko lanak eta Erdi Aroko artearen lagin batzuk ere aurki ditzakegu.

2017ko otsailean, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak hitzartu zuten Fundazioaren bilduma artistikoaren erabilera eta gordailua lagatzea, eta Nafarroako Museoaren funtsetan sartzea, lehentasunez arte garaikidea Foru Komunitatean zabaltzeko. Kontsultatu bilduma osatzen duten obren zerrenda:

Pintura impresionista de un paisaje de un río con árboles y reflejos de luz en el agua

Beste proiektu batzuk