Fundazioaren estatutuek, Patronatuak onartzen dituen erregelamenduek eta Patronatuak bere eskumenen esparruan hartzen dituen gainerako erabakiek arautzen dute Fundazioa.
Bere jardueran, Fundazioak bere Gobernu Korporatibo Onaren Kodean, balore-merkatuaren esparruan aldi baterako inbertsioak egiteko jokabide-kodean eta sozialki arduratsua den inbertsioaren printzipioetan jasotako xedapenak beteko ditu.
Aplikatu beharreko araudi orokorrari dagokionez:
- 13/2021 Foru Legea, ekainaren 30ekoa, Nafarroako Fundazioei buruzkoa.
- 2/2014 Foru Legea, otsailaren 17koa, zenbait fundazioren zuzendaritza-organoak arautzen dituena.
- 5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa.
- 10/1996 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako fundazioen eta babes jardueren zerga araubidea arautzen duena.