Fundazioa
Nafarroako Kutxa Fundazioak, "la Caixa" Fundazioarekin batera, Innova Programatik, Lore more antzerki konpainiaren Piel con piel/Azala azalarekin proiektuarekin kolaboratzen du. Ekimen horren bidez, gazteak sentsibilizatu nahi dira indarkeria matxisten inguruan, bereziki sexu-esplotaziorako pertsonen salerosketaren inguruan, indarkeria horren adierazpenik krudelenetako bat baita.
Antzerki-tailerren bidez, ikerketa- eta sorkuntza-prozesu bat egiten da, salerosketaren existentzia ahalbidetzen duten faktoreak (pobrezia, matxismoa, arrazismoa, etab.) eta faktore horiek beren errealitatean nola eragiten duten bilatuz. Proiektu honek erakusten du kulturak nola lor dezakeen inpaktu sozial bat kolektibo jakin batzuetan, hala nola gazterian.
Kultura
26/08/2026
CIVICANek 2026-2027 udazkeneko ikastaroak aurkeztu ditu
CIVICANek, Nafarroako Kutxa Fundazioaren kultur ze...
Kultura
26/08/2026
Aurretiko izen-emate irekiak: CIVICAN 26-27 ikastaroak
CIVICANek, Nafarroako Kutxa Fundazioaren kultur ze...