Nafarroako Kutxa Fundazioak “Color. Zientzia eztanda bat”, Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoak antolatua. Otsailaren 7ra arte bisitatu ahal izango den erakusketa honek kolorearen sekretuak hurbiltzen dizkio publikoari hainbat diziplina zientifikotatik, hala nola fisikatik, kimikatik, biologiatik eta pertzepziotik.
Inaugurazio-ekitaldian, Nafarroako Kutxa Fundazioko presidente José Ángel Andrések bi erakundeen arteko lankidetza nabarmendu zuen, baita zientzia herritarrei hurbiltzeko balioa ere: “Garrantzitsua da jakin-mina piztuko duten, ezagutza sustatuko duten eta zientzia publiko guztiengana hurbilduko duten espazioak sortzen jarraitzea. Nafarroako Unibertsitatearen eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren arteko elkar ulertze onari esker, gizartearentzat balio handia duten kultur eta dibulgazio ekimenak bultza ditzakegu”.
Nafarroako Unibertsitatea Zientzia Museoak ekoiztu du erakusketa, Nafarroako Kutxa Fundazioaren laguntzarekin, eta pieza naturalak, espezimen zoologikoak, mineralak, argazkiak eta ikus-entzunezko baliabideak ditu, kolorea nola sortzen den, nola hautematen dugun eta naturan zer funtzio betetzen dituen ulertzen laguntzeko.