Nafarroako Kutxa Fundazioaren Patronatua Nafarroako Parlamentuko Ekonomia eta Ogasun Batzordearen aurrean agertu da 2025eko Jarduera Memoria aurkezteko eta Fundazioaren emaitza ekonomiko, sozial eta jarduera nagusiak partekatzeko. Patronatuko ordezkariak José Ángel Andrés lehendakaria, Juana García lehendakariordea eta Javier Onieva dira.
Hitzaldian, José Ángel Andrések Fundazioaren datu ekonomiko, jarduera-datu eta inpaktu sozial nagusiak azaldu ditu, eta gai zehatz batzuk ere nabarmendu ditu, hala nola 2023-2028 III. Plan Estrategikoaren balantzea eta berrikuspena, ASG jasangarritasun- eta kudeaketa-eredua, Berrikuntza eta Erronka Sozialen arloaren garapena, lurraldetasun-helburu estrategikoaren aurrerapena eta erakundearen etorkizuneko mugarri nagusiak.
Talde parlamentarioen mintzaldi-txandan, bozeramaileek, oro har, oso positibotzat jo dituzte bai Fundazioak agerraldian erakutsitako gardentasuna, bai erakundearen misioaren betetze-maila, jardueraren eta proiektuen bidez.