Ana Balboa UAVDIko abokatua izan zen unitate horren ordezkaria jardunaldi honetan, eta honako helburu hauek zituen:
1.- Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioa zuzenean loteslea den tresna juridiko gisa ulertzea.
2.- Abokatuak desgaitasunaren ikuspegi globalera hurbiltzea, desgaitasuna duten bezeroekiko tratuan berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta autonomiaren printzipioetatik abiatuta.
3.- Abokatuei desgaitasunari buruzko ezagutzak eta tresna praktikoak ematea, desgaitasuna duten pertsonek justiziara iristeko eskubidea benetan baliatzen dutela bermatzeko.
4.- Justiziarako sarbideari eta desgaitasuna duten pertsonei buruzko esperientzia praktikoak ezagutzea.