Desgaitasuna

UAVDI Nafarroak bat egiten du UAVDIS Elkarte Nazionalarekin

UAVDIS Elkarte Nazionala lankidetza-sare berri gisa aurkeztu da Madrilen, desgaitasun intelektuala duten pertsonek justiziara jo ahal izateko bidean aurrera egiteko.

Aragoiko, Gaztela-Mantxako, Kataluniako, Madrilgo eta Nafarroako bost unitate espezializatu biltzen ditu elkarteak, eta 15 urte baino gehiagoko esperientzia dute. Horien artean dago UAVDI Navarra, Incorpora Sociedad Cooperativak kudeatua eta Nafarroako Kutxa Fundazioak, “la Caixa” Fundazioak eta A LA PAR Fundazioak bultzatua.

Ezagutza eta jardunbide egokiak partekatzeko, koordinazioa sendotzeko eta bideratzailearen irudiari balioa emateko sortu da sare berria, funtsezkoa baita prozedura polizial eta judizialen ulermena eta parte-hartzea bermatzeko.

Esperientzia eta ezagutza batzen dituen aliantza, eskubideak defendatzen jarraitzeko eta justizia eskuragarriago eta inklusiboago bat eraikitzeko.

Lotutako albisteak

Desgaitasuna

Nafarroako Kutxa Fundazioaren gaitasunak garatzeko zentroa den Rio Irati Zentroak bere bederatzigarren urteurrena ospatuko du, adimen urritasuna duten pertsonei laguntzeko, parte hartzeko eta ikasteko gune...

Desgaitasuna

Nafarroako Kutxa Fundazioaren Rio Irati Zentroak PreDisc proiektu europarraren itxiera-jardunaldian parte hartu zuen, adimen-desgaitasuna duten pertsonei zahartzen laguntzean duen esperientzia partekatzeko. Topaketa Baluarten egin zen,...