Fundazioa

Ongizatea eta Bizitza Ona Biltzarra Tuteran

Vida buena Tudela
Nafarroako Kutxa Fundazioak SER kateak Nafarroako Erriberako hiriburuan antolatutako Tuterako Ongizatea eta Bizitza Ona Kongresuarekin kolaboratu du. Izan ere, UNED Iruñeak bultzatzen duen Adimen Emozionaleko katedra protagonista izan zen José Ángel Andrés Nafarroako Kutxa Fundazioko presidentearen eta Juan Carlos Pérez González katedrako zuzendari zientifikoaren arteko elkarrizketarekin.

Nafarroako Kutxa Fundazioak katedra horrekin kolaboratzen du eta elkarrizketan ekimenaren helburuak, emozioak bideratzeko beharra edo gizakiak duen orekaren ideia faltsua errepasatu zituzten. Elkarrizketa hori osatzeko, SER kateko A vivir programan parte hartu zen.

Kongresu honetako beste izen berezi batzuk hauek izan ziren: Gregorio Luri filosofo eta pedagogo nafarra, Pablo d ‘Ors, Enrique Vila-Matas, Javier Cercas eta Ana Iris Simón idazleak, Ángeles Caballero kazetaria, Marta Fernández eta Isaías Lafuente; Ray Loriga zinemagilea; eta Mónica Esgueva dibulgatzailea. Era berean, Ricardo Piñerok, Eugenia Tenenbaumek eta Isabel Arandak ere parte hartu zuten.

Lotutako albisteak

Fundazioa

Jabetza hartzea Patronatuaren esparruan gauzatu da. Patronatua Fundazioaren gobernu-, administrazio- eta ordezkaritza-organoa da, eta bederatzi kidek osatzen dute. Myriam Gomez Garcia sartu du kide berri...

Fundazioa

Nafarroako Kutxa Fundazioak topaketa bat egin berri du landa-inguruneetako kultura-deialdian babestutako proiektuen artean, bere Lurralde Planaren esparruan. Saioak Nafarroako kultur ekimen ezberdinetako ordezkariak bildu zituen...