Feb
16
2018

UNEDen ikerketako sarien banaketa Tuteran

 UNEDen ikerketako sarien banaketa Tuteran
Categoría: 
Hezkuntza - Kultura

Iruñea, 2018-02-08. Caja Navarra Fundazioak eta "la Caixa" gizarte ekintzak babestu dituzte sariak, bi fundazioek ikerketarekin duten konpromisoari jarraikiz. Aparteko sariaren irabazle Tuterako AZPko langile Joaquín Pérez Marco izan da, “Arquitecturas cognitivo-afectivas y agentes virtuales" (Arkitektura kognitibo-afektiboak eta eragile birtualak) proiektuarekin.

Gainerako aintzatespenak gizarte, sormen, historia eta hezkuntzaren arloko proiektuak aurkeztu dituzten Maite Sanz de Acedo, María Ángeles Sotés, Francisco Javier Andreu eta Ángel Cuadalentzat izan dira. “la Caixa” Gizarte Ekintzaren eta Caja Navarra Fundazioaren gizarte ekintzaren ikerketaren aldeko baterako apustuaren ondorioz, lau urterako hitzarmen bat sinatu dute lau unibertsitateekin eta 6,4 milioi euroko balioarekin.