Feb
16
2018

Osasunako bi jokalariren bisita Isterria futbol eskolara

Osasunako bi jokalariren bisita Isterria futbol eskolara
Categoría: 
Hezkuntza - Kultura

Iruñea, 2018-01-31. Caja Navarra Fundazioak klub nafarraren futbol eskolak hezkuntza bereziko ikastetxeetara eramateko proiektuari laguntzen dio. Isterria eta El Molinoko neska-mutilek entrenamendu saio bat partekatu zuten Xisco eta
Quique aurrelari gorritxoekin.

Caja Navarra Fundazioaren proiektuei laguntzeko deialdiaren babesa duen Osasuna Fundazioaren proiektu horrek Nafarroako hezkuntza bereziko lau ikastetxe biltzen ditu klub gorritxoak dituen futbol eskolen sarearen barruan. Osasuna, gainera, desgaitasuna duten pertsonez osaturiko Genuine ligako kide ere bada.