Feb
16
2018
Moon Ribas Civican Topaketetan
Categoría:
Hezkuntza - Kultura
Iruñea, 2018-02-12. Caja Navarra Fundazioak antolatu du zikloa eta, kasu honetan, giza gorputza eta teknologia batzeko aukera planteatuko digu Kataluniako artistaren laguntzaz. Datorren asteartean, 19:30ean, Civicanen,
ziborgei buruzko hainbat galderaren erantzunak entzuteko aukera izango dugu; adibidez, zer dira? zer eztabaida etiko ekar ditzakete?
Moon Ribasek sentsoreak ditu ezarrita oinetan; horien bitartez, munduko edozer lekutan gertatzen diren mugimendu sismikoak antzeman ditzake. 2007. urtetik, zibernetikaren bitartez gizakion zentzumenak hedatzeko aukeran dihardu lanean Ribasek. Fundación Cyborg delakoaren sortzaileetako bat da.