Jun
09
2022

'Cafuné' film laburrak irabazi du Amnistia Internazionalaren eta Abycineren Film Laburrei Laguntzeko XI. Lehiaketa

'Cafuné' film laburrak irabazi du Amnistia Internazionalaren eta Abycineren Film Laburrei Laguntzeko XI. Lehiaketa
Categoría: 
Hezkuntza - Kultura

'Cafuné' 2Dko animaziozko film laburra da, Carlos F. de Vigok eta Lorena Aresek idatzia eta zuzendua, eta Chechu Ramirezen komiki batean oinarrituta dago. Film horrek irabazi du, hain zuzen, Amnistia Internazionalaren eta Abycineren 2022ko Film Laburrei Laguntzeko XI. Lehiaketa. Ekimen horrek Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta "la Caixa" Fundazioaren babesa du, Innova Programaren bitartez.

Aintzatespen horrek berretsi egiten du 'Cafunè' izeneko ikus-entzunezko proiektuaren kalitatea, Innova Programaren barruan. Filmean, Almaren bidaiaren hasiera ageri da; Almak, errefuxiatuen ametsekin trafikatzen duten mafien eskuetan, pateraz ekin dio bidaiari, baina ontzia hondoratu egin da, bera bakarrik atera da bizirik, eta horrek trauma bat eragin dio.