Abr
04
2018

Antzerkia indarkeria matxistaren eta jazarpenaren aurka

Antzerkia indarkeria matxistaren eta jazarpenaren aurka
Categoría: 
Hezkuntza - Kultura

TDiferencia (TDA) antzerki elkarteak berdintasunaren alde eta genero indarkerian aurka eginiko hezkuntza kanpainaren balantze positiboa egin du. Kanpaina hori “Con fajas y a lo loco” eta “El patio” antzerki emanaldien bitartez gauzatu du. Zentroen balorazioa oso positiboa izan da eta aurten, zehazki, programari esker, egoera larri bat antzeman da zentro batean eta hainbatetan alarmak piztu dira; hortaz, baiezta daiteke helburua bete dela.

Nafarroako Kutxa Fundazioa eta "La Caixa" Gizarte Ekintza erakundeek jakin badakite garrantzitsua dela gazteak berdintasunaren aldeko eta genero indarkeriaren aurkako gaietan kontzientziatzea, eta proiektu horretan lagundu dute InnovaSocial programaren barruan. Gainera, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ere parte hartu du.

Nafarroako Kutxa Fundazioa eta "La Caixa" Gizarte Ekintza erakundeek bultzatutako InnovaSocial programak 25.000 euro bideratu ditu ekimen honetara. Arlo sozialean proiektu berritzaileak laguntzeko programa da. Lehenengo edizioko erakundeen artean harrera ona izateari esker egin da 2018an deialdi berri hau.