Oct
10
2018

Río Irati Zentroaren lehenengo urteurrena

Río Irati Zentroaren lehenengo urteurrena
Categoría: 
Gizartea

Nafarroako Kutxa Fundazioak egun berezia ospatzen du gaur. Gure erkidegoan aitzindaria den Río Irati Zentro propioaren lehenengo urteurrena, alegia. Zentroaren ardura nagusia desgaitasuna duten pertsonak dira, eta Fundazioak kolektibo horren alde egiten duen apustua erakusten du horrek.

Río Irati Zentroa hazi egin da urte honetan, eta 22 onuradun ditu dagoeneko. Pertsona horiek, apurka-apurka, bizimodu independentea eta gizarteratzea lortzeko gaitasunak hobetu dituzte, egunero haiekin jardun dutenen laguntzarekin. Zentroaren eta zentroko kide diren pertsonen bertakotzea ere hazi egin da Iruñeko Milagrosa auzoan. Izan ere, Fundazioaren Larrabide zentroko pertsona nagusiek ere jaiegun horretan parte hartu dute.