Feb
28
2018

Gizarte erantzukizunari buruzko mahainguru batean parte hartu du Caja Navarra Fundazioak

Gizarte erantzukizunari buruzko mahainguru batean parte hartu du Caja Navarra Fundazioak
Categoría: 
Fundazioa

Lealtad Fundazioak eta Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioak ONG Acreditada (ziurtaturiko GKE) zigiluari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte. Horretarako, hainbat bilera egin dituzte eta Caja Navarraren partaidetza izan dute “Buruarekin eta bihotzarekin lagundu” (Colaborar con cabeza y con corazón) mahainguruan.

Mahainguru horretan izan dira Javier Miranda, Caja Navarra Fundazioaren presidentea eta, besteak beste, Zabala eta Smurfit Kappa enpresetako ordezkariak. Gizarte Erantzukizun Korporatiboa zen ekitaldiaren zati horren erdigunea, baina, horrez gain, jarduera ekonomikoan dagoen etikaren beharraz hitz egin da, helburu nagusia beti pertsonak izanda.
 

Jardunaldiari amaiera emateko bisitaldia egin da zigilua duten enpresetako batera: Ademna. Hainbat eratako erakundeetako ordezkariek izan dute elkartearen instalazioak eta ohiko jarduera ezagutzeko aukera.