Nafarroako Kutxa Fundazioa Gaztela eta Leongo Gizarte Ekonomiaren Amaierako Foroan izan da, Zamoran, “Eraldatzen ari den gizarte batentzako erantzunak” kongresu-zikloari amaiera emateko. Fundazioko zuzendari nagusi Javier Fernandezek topaketako elkarrizketa-mahaietako batean parte hartu zuen Urbegi Social Impact eta ONCE Fundazioko ordezkariekin batera. Susana Aguadok, Execyl Fundazioko zuzendariak, moderatu zuen elkarrizketa.
Mahai-inguruan, gizarte-berrikuntza, inpaktu-ekosistemak eta desgaitasunen bat duten pertsonentzako lan-aukerak aztertu ziren
Foroak gizarte-ekonomiak enpleguaren, inklusioaren eta lurralde-kohesioaren eragile gisa duen eginkizunean jarri zuen arreta. Era berean, esperientziak partekatzeko eta lankidetza-modu berrietan aurrera egiteko aukera eman zuen, egungo erronka sozial eta ekonomikoei erantzuteko.
Topaketa horretan parte hartzeak indartu egiten du Nafarroako Kutxa Fundazioak ezagutzaren trukearekin, sareko lanarekin eta aukera berriak sortzen eta gizarte inklusiboago bat bultzatzen lagunduko duten aliantzak eraikitzearekin duen konpromisoa.