Elkarlaneko proiektuak

“Latidos” proiektuaren aurkezpena

Baobab aurkezpena CIVICAN
Nafarroako Kutxa Fundazioa eta "la Caixa" Fundazioa elkarlanean ari dira, Innova Programatik, Baobab Danza erakundearen proiektu horrekin. Proiektu horrek gizarte-kalteberatasunaren profila duten Nafarroako emakumeei kulturarako sarbidea errazten die, dantza komunitarioaren bidez, kulturarteko bizikidetza eta eraldaketa soziala sustatzeko tresna berritzaile gisa.

Zaurgarritasun-egoeran dauden emakumeentzako dantza komunitarioko proiektu bat da Latidos, eta bere helburu nagusia sormen-prozesu horretan bizitzeko espazio seguru bat sortzea da, non dantzaren arteak, ikus-entzunezkoak, pintura eta musika funtsezko jarduerak diren.
Parte hartzen duten emakumeek kulturara hurbiltzeko aukera dute asteroko dantza komunitarioko saioen bidez, eta, horrela, beren trebetasun sozialak, sortzaileak, psikosozialak eta komunikatiboak hobetzen dituzte. Kide izatearen zentzuari esker, kulturartekotasuna eta gizarte-kohesioa dira proiektu honen taupadak, eta hilabete lehenago horrelako talde batean parte hartzea imajinatzen ez zuten emakumeak dira protagonista absolutuak.

Lotutako albisteak

Fundazioa

José Ángel Andrés Nafarroako Kutxa Fundazioko lehendakariak Tuterako Opera Prima Jaialdiaren 26. edizioa aurkezteko prentsaurrekoan parte hartu du. Muskaria zineklubak eta Tuterako Udalak bultzatutako ekimena...

Kultura

Nafarroako Kutxa Fundazioak zinema, sorkuntza garaikidea eta hausnarketa soziala biltzen dituen jaialdiaren edizio berri batekin kolaboratzen du....