Nafarroako Kutxa Fundazioak 2023-2028 plan estrategikotik bultzatutako lurraldetasun-planari erantzuna emateko ekimena abiarazi du, Fundazioaren eta nafar gizarte osoaren arteko harremana sendotzea bilatzen duena. Ekimen honekin 2026an Nafarroako landa eremuan ibilbide luzea duten kultur proiektuak babestea bilatzen du.
Hauek dira deialdiaren helburuak:
- Landa-inguruneko kultura-jarduerari laguntzea formatu hauetan: arte eszenikoak eta ikusizkoak, musika, ikus-entzunezkoak, literatura eta ondarea eta tradizioak.
- Lurraldean errotutako kultura-proiektuak finkatzea
- Nafarroako Kutxa Fundazioak Nafarroan duen presentzia ikusaraztea.
Deialdi hau Nafarroako herrietako erakunde publiko edo pribatuei zuzendua dago (Iruńa salbu), betiere 5 urtetik gorako ibilbidea edo 5 edizio eginak dituzten kultur proiektuak antolatzen badituzte.
Proposamenak aurkezteko epea abenduaren 15ean amaituko da. Lotura honetan daude deialdiaren oinarriak eta proiektuak aurkezteko formularioa.