Nafarroako Kutxa Fundazioak eta “la Caixa” Fundazioak elkarrekin sustatzen duten Innova Programa 2026ko Nafarroako Gizarte Ekonomiaren Egunean izan da, Nafarroako Antzerki Eskolan, “Aldatzen ari den gizarte batentzako erantzun bateratua” lelopean.
Gemma Botín Cociñak, FUNDENAko presidente eta Nafarroako Kutxa Fundazioko Proiektu eta Berrikuntzako zuzendariorde nagusiak, “Eraldaketa teknologikoa eta berrikuntza soziala aldatzen ari den gizarte batentzat” mahaian parte hartu zuen. Hitzaldian, Innova Programa aurkeztu zuen, eta pertsonengan oinarritutako berrikuntza sozialeko prozesuak sustatzeko behar diren tresnak eta baldintzak partekatu zituen.
Nafarroako Gobernuak antolatu zuen jardunaldia, CEPES Navarrarekin lankidetzan, eta erakundeetako eta gizarte-ekonomiako familietako ordezkariak bildu zituen, eraldaketa teknologikoaren, berrikuntzaren eta aukeren sorkuntzaren erronkei heltzeko.