Hezkuntza

Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna

Día del Arbol Isterria
Nafarroako Kutxa Fundazioak Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatu zuen bere Isterria zentroan, ikasle guztien, Vedruna ikastetxeko Río Irati gaitasunak garatzeko zentrora egunero joaten diren pertsonen eta bertako profesionalen parte-hartzearekin, bai eta Fundazioaren bulegoetako profesionalen taldearekin ere.

Ekitaldi horretan parte hartu zuten pertsonek ingurumena zaintzeko kontzientziazio- eta konpromiso-diskurtso bat irakurri zuten, eta, horren osagarri, Iberoko inguruan zaborra biltzeko jarduera bat egin zuten. Ondoren, Isterriko ikasleek material guztia hautatu zuten eta birziklatu egin zuten. Era berean, kontzientziazio, konpromiso eta ingurumena zaintzeko mezuak eskegi ziren zuhaitz batean.

Diskurtso horretako mezuetako batzuk pertsona guztiek gure ingurunea zaintzeko duten konpromisoaren beharrari buruzkoak izan ziren, baita egunerokotasunaren xehetasun txikiei buruzkoak ere. Era berean, hurrengo belaunaldiei utziko diegun ondarearen garrantzia eta gure planeta zein egoeratan utziko dugun ere aipatu zen.

Lotutako albisteak

Hezkuntza

Hondarribiko Udalekuetan, Nafarroako Kutxa Fundazioaren proiektuan, Auñamendiko landa-eskoletan bildutako Aurizberri/Espinal IP eta Garralda/Orreagako Ama IP landa-eskoletako ikasle talde bat bildu da berriki....

Hezkuntza

Nafarroako Kutxa Fundazioak Egun Berdearen edizio berri bat jarri du abian. Iruñeko eta Iruñerriko ikastetxeei zuzendutako ekimena da, eta ingurumen-hezkuntza, parte-hartze aktiboa eta ingurune naturalaren...