Hezkuntza

Hondarribiko Udalekuetako plazen zozketa egin da

Aurreinskripzio epea amaitu ondoren (martxoaren 3tik 16ra irekita), gaur astelehena, martxoak 23, Hondarribiko Udalekuen 2026ko Udako Campuseko plazak esleitzeko zozketa egin da notario aurrean, Nafarroako Kutxa Fundazioak antolatuta.

1.407 zenbakia lortu dute zozketan. Zenbaki horretatik aurrera, hori barne, eta goranzko hurrenkeran, txandetako plazak esleituko dira. Esleipen hori hautatutako lehenengo aukerari lotuko zaio eta Nafarroan jaio eta/edo erroldatutako haurrei bakarrik aplikatuko zaie. Lehenbiziko fase honetatik kanpo geldituko dira baldintza hori betetzen ez duten edo egiaztatzen duten aurreinskripzioak.

Esleitutako plazak SMS eta posta elektroniko bidez jakinaraziko dira martxoaren 31tik aurrera.

Behin baieztapena jasota, familiek izen-ematea formalizatu beharko dute dagokion formularioa betez eta ordainketa txartel bidez eginez une horretan bertan.
Tramite hau burutzeko epea apirilaren 13tik apirilaren 22ra egongo da zabalik.

Nafarroako Kutxa Fundazioak eskerrak eman nahi dizkie familia guztiei gure erakundean eta proiektu honetan jarritako konfiantzagatik. Haien parte-hartzeari eta laguntzari esker, Hondarribiko Udalekuek hazten eta kalitatezko hezkuntza-esperientziak eskaintzen jarraitzen dute.

Lotutako albisteak

Hezkuntza

Nafarroako Kutxa Fundazioak, ”la Caixa” Fundazioarekin batera, “Oroitzapen bat betiko” sustatu du, egoera ahulean dauden familiei zuzendutako lau eguneko egonaldia Hondarribiko Udalekuetan....

Hezkuntza

Nafarroako Kutxa Fundazioaren proiektuak garapen pertsonalarekin, hezkuntza emozionalarekin eta haur eta gazteen inklusioarekin duen konpromisoa sendotzen du. Nafarroako 140 herri baino gehiagotatik datozen adingabeek eta...