Fundazioa

Hondarribiko begiraleen lan saioa

Reunión Monitorado Hondarribia
Nafarroako Kutxa Fundazioak jardunaldi bat antolatu zuen udan Hondarribiko udalekuetara joaten diren begiraleen esperientziak partekatzeko. Ehun gazte inguruk hartu zuten parte saio honetan.

Topaketa honen helburua da irizpideak, balioak eta esperientziak partekatzea, udan begirale lanez arduratuko diren pertsonek hobeto jakin dezaten Nafarroako Kutxa Fundazioak zer proposatzen dien Hondarribiko Udako Campusak seme-alabentzat aukeratzen dituzten familiei.

CIVICANen urtero egiten den lan-saio honetan, Eolo adineko neska-mutilek Gabonetan izandako topaketan kontatutako iritziak eta esperientziak partekatu ziren. Testigantza horiek asko aberastu zuten bilera hau, datozen edizioei begira hobetu ahal izateko.

Proiektu honetan Nafarroako Kutxa Fundazioarentzat oso garrantzitsuak diren bi gai aipatu ziren bereziki. Horren adibide dira inklusioa (gizarteko pertsona guztientzat irekitzea, jatorria eta gaitasunak edozein direla ere) eta ekonomia zirkularra, horixe izango baita uda honetako jardueren gai nagusia.

Lotutako albisteak

Fundazioa

Nafarroako Kutxa Fundazioak Etorkizuna plazatik jardunaldian parte hartu du. Nafarroako Tokiko Ekintzako lau Taldeek, Cederna-Garalurrek, EDER Partzuergoak, Erdialdeko Partzuergoak eta TEDERek antolatutako topaketak tokiko erakundeetako...

Fundazioa

José Ángel Andrés Nafarroako Kutxa Fundazioko lehendakariak Tuterako Opera Prima Jaialdiaren 26. edizioa aurkezteko prentsaurrekoan parte hartu du. Muskaria zineklubak eta Tuterako Udalak bultzatutako ekimena...